Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikopedagogia

164 Hezkuntza Afektibo Sexuala Bigarren Hezkuntzan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2015eko irailaren 7tik 25era arte.

Sexualitatea eta afektibitatea pertsonon bizitzen parte oso garrantzitsua dira jaio eta bizitza guztian zehar. Prozesu pertsonala eta soziala da ; identitatearekin, desioarekin, afektibitatearekin eta erregulazio sozialarekin estuki lotua dena. Hezkuntza integrala emateko helburuarekin, beraz, oinarrizkoa da identitatearen eta harremanen dimentsio afektibo/sexuala aintzat hartzea eta kontzienteki lantzea, nerabeekin ere. Izan ere, sexualitatearen garapen osasuntsu, atsegingarria eta orekatuak garapen osoa laguntzen du.

Hori aintzat hartuz, ikastaro honek bi arlo nagusiri heldu nahi die: Batetik, hezkuntza afektibo-sexualaren auzi teoriko eta kontzeptualak landuko ditugu; bestetik, diskriminazioari aurre egiteko eta garapen afektibo-sexual integralerako erraminta positiboak ezagutuko ditugu. Hortaz, nerabeen beharrak eta behar horien aniztasunari erantzuteko eduki, portaera eta beharrezko konpetentziak garatuko ditugu. Parte-hartzaileek, gainera, praktika bat aurrera eraman beharko dute haien eskola testuinguruan, beraz, zuzenean eskolan zein haien praktikan eragina izango ikastaroak.

Abiapuntuan, nozio eta oinarrizko kontzeptuen inguruko hausnarketa sakona egingo dugu. Ondotik, emakume eta gizonei ezartzen zaizkien genero-rol zurrunen, sexualitatearen eta arau sozialen aurrean irakasleok dugun portaera aztertuko dugu. Azkenik, sexualiatearen eta afektibitatearen hezkuntzak egun dakartzan erronkei aurre egiteko konpetentzia eta gaitasun berriak eskuratzea izango dugu xede.

Aurrez aurreko saioen datak: azaroak 4, 11, 18, 25 eta abendua16 

Irakaslea

Helburuak

  • Afektibitatea eta sexualitatea gai eta kontzeptuen errebisioa eta hausnarketa egin ; ikuspegi integraletik, sexualitatea komunikazio, afektibitate eta plazer modu bezala ulertuz.
  • Nerabeen behar afektibo eta sexualen analisia egin; aniztasuna aitortuz, gorputz guztiak sexuatuak kontzideratuz, identitate sexualaren eraikuntza azalduz eta harreman interpertsonalen garrantzia azpimarratuz.
  • Heteronormatibitatearen azterketa sakona egin eta identitate eta orientazio sexualen zein bizi-proiektuen aniztasuna ezagutu eta eskola eramateko gakoak eskuratu.
  • Hezkuntza afektibo eta sexualak eskolan duen esanahian sakondu eta sexismoa eta LGTBfobia ikustarazi; garapena oztopatu eta laguntzen duten aldagaiak identifikatuz, eskuhartze pedagogikorako gakoak eta tresnak ezagutu eta irakasleen paperaz ohartu.

Edukiak

Helburuei erantzunez lau multzo nagusitan antolatu ditugu edukiak.

  • Sexualitatea eta afektibitatea eskolan. Genero eta sexuaren transmisioa eta genero sistemaren adierazpenak gaur egungo jendartean. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
  • Identitate eta orientazio sexualen aniztasuna. Genero/sexu diskriminazioa gainditzeko identitatearen garapen integrala eta positiboa; garapen afektibo-emozionala genero eta sexualitatearen arteko lotura estua eta heterosexuazioa, desioa eta identitatearen eraikuntza eta Trans identitateak.
  • LGTBQfobia eta biolentziaren prebentzioa eta detekzioa. Heteronormatibitatearen eta subjektu eta jarrera ez-normatiboen azterketa eta ‘Queerying gender’ proposamenak.
  • Eskuhartze pedagogikorako gakoak eta teknikak. Helduon jarreren eta jardueraren azterketa eta horien eragina identifikatzea. Osasun eta babes aldagaiak garape afektibo sexualean. Teknika eta talde dinamikak. 

Metodologia

Teoria eta praktika. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala behar du, ikasleak aplika dezan.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu, egoera zein arazo errealetatik abiatuko gara.
  • Hausnarketa uneoro: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia teknikak baliatuko ditugu.
  • Talde dinamika sustatzeko metodologiak (eztabaidak, jolasak, ezagutza kooperatiboak, …).
  • Praktikara zuzenduta.

 Baliabide teknikoak :

  • (D) Fasea : Saio teoriko-praktikoak gidatzeko Prezi programa baliatuko da: kontzeptu kateak, artikuluak, bideoak, eta abar jasoko dituzte aurkezpenok eta sarean eskura izango dituzte ikasleek.
  • (F)Fasea : Skype, telefono eta e-mail bidez egingo da praktiken jarraipena.

Nori zuzendua

Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

Hezkuntza, sexua, hezkuntza afektiboa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.