Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

265 Jolas kooperatiboak eta joku heuristikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 13a

Ikastaro hau astearte eta ostegunetan (apirilak 13, 15, 20, 22, 27, 29 eta maiatzak 4, 6) izango da.

Jolasak eta jokoak oso garrantzitsuak dira 0-2 etapan bai fisikoki eta baita psikikoki ere, egitura psikologiak sortzeko batez ere. Jolasak lankidetza, bizikidetza eta laguntzako erlazioak errazteko etorkizunerako oinarriak ipintzen laguntzen du.

Irakaslea

  • Nora Barroso Moreno

Helburuak

Jolasak eta jokuak oso garrantzitsuak dira 0-2 etapan bai fisikoki eta baita psikikoki ere, egitura psikologiak sortzeko, batez ere.

  • Jolasak eta jokuen garrantziaz jabetzea
  • Hauek modu egokian garatzen ikastea

Edukiak

0-6 urte bitarteko haurrengan jolasek duten garrantzia azalduko da. Bertan, jolas motei errepasoa egingo zaie. Hala, jolasen ezaugarri orokorrak landuko dira:

  • Jolas psikomotorra: haurrek bere burua esploratzen dute eta uneoro neurtzen dute egin dezaketena.
  • Jolas kognitiboak: pentsamendua zabaltzeko erabiltzen diren jolasak.
  • Arreta eta oroimen jolasak, irudimen jolasak eta hizkuntza jolasak: komunikazioa sustatzeko tresna dira multzo honetan sartzen diren jolasak....
  • Jolas sozialak: taldeka egiten diren jarduera ludiko gehienak, haurrak beste haurrekin erlazionatzeko bultzatzen dutenak. Jolas sinbolikoak, arautuak eta elkarlanekoak.
  • Jolas afektibo-emozionalak: jolas gramatikoak, haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen langu diezaioketenak. Autoestimu jolasak.

Jolas heuristikoen azalpena (12-24 hilabete bitarteko haurrentzat zuzenduta)

Objetuen manipulazioan oinarritzen da. Mota honetako ekintzak, kontzeptuak eratu eta pertsonekiko eta gauzekiko jarreren ikaskuntzaren oinarriak jartzen dituztenak dira. Kausa efektu erlazioa eta barruan kanpoan bezalako kontzeptu praktikoak ikas daitezke.

Altxorraren otzara (6-12 hilabete bitarteko haurrentzat zuzenduta)

Lurrean objetuz betetako saski bat jarriko da, haurrek, aldamenean eserita, erraz eskuratzeko moduan. Haurrari objektuak sentsorialki esploratzeko eta inguruan aurki ditzakeen gauza askorekiko interesa jartzeko aukera ematen dio.

Metodologia

20 orduko ikastaro hau 8 saiotan banatuko da, saio bakoitza bi ordu eta erdikoa izango da. Saio hauetariko bakoitza hiru ataletan banatuko da:

  • Sarrera teorikoa
  • Atal praktikoa
  • Saioaren errepasoa

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Apirilaren 27an ez da saiorik egongo. Errekuperatzeko: gainerako egunetako saioak luzeagoak izango dira. Parkatu eragozpenak.

 

Apirilaren 20ko saioa Joana Telletxea Morenok emango du: fisiosexologian aditua

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

apatxin, ueu, jolas, altxorraren otzara, joku heuristikoa, haur, haurreskola, ikastaro

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.