Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza

HITZALDIA. Euskara etxetik espaziora: hizkuntzalari baten esperientzia espazio-ontzira igo zenean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 1.00 ordu

Oharra: hitzaldia Zangozako Ikastolan emango da, eraikin nagusian, liburutegian, arratsaldeko 18:00etan.

Zangoza Ikastolarekin batera antolatutako hitzaldia da.

Nafarroa Oinez 2015 jaialdia antolaketari lotuta, euskaraz lan egiten duen aditu baten esperientzia ezagutzera emateko hitzaldia izango da.

Irakaslea

  • Ekaitz Santazilia Salvador

    Euskal Filologian lizentziatua. NUPeko irakaslea Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean eta UPV/EHUko doktoregaia.

Helburuak

  • Elkarlana bultzatzea
  • UEU ezagutaraztea

Metodologia

UEU zer den eta bere jarduera aurkeztetik hasiko da; ondoren, pentsatu da tertulia moduan egitea, jendeari solastea, gauzak erakustea, hizkuntzalaritza esperientzia partekatuz nola gauzatu den esperientzia profesional batean.

Nori zuzendua

Zangoza Ikastolako irakasle, guraso, ikasle, ikasle ohi eta orohar euskal hiztunei zuzenduta

Matrikulaziorako argibideak

Hitzaldia DOHAKOA da

EIBZ