Irakasleen formakuntza :: Literatura

Hitzen musika, kolorea, gustua eta usaimena. Hitzaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 3.00 ordu

Literaturaren ahozko baliabideak lantzeko hitzaldi-tailerra

Irakaslea

Helburuak

  • Ahozko jarduera pizteko bideak martxan jartzea
  • Hitzen esanahiaz jabetu ahala, esanahion izaera luzatzeko tresnak ezagutaraztea
  • Partaideen artean emozio, estetika eta zentzuen bidezko giroa bultzatzea euskaraz

Edukiak

Jende aurreko ahozko jardunak hiru atal nagusi bereizi ohi ditu: azalpen egituratua, irakurketa ozena eta ideia bati loturiko jarduera askea. Aitzitik, ezin ahaztu hiru atalok pizturik mantentzen dituen motor bizia: kontatzearen xarma, transmititzen ari garen emozioa.

Metodologia

Praktikatik teoriara salto egingo dugu, ekina bera delarik ikasbide-irakasbide, umorea ardatz hartuta eta ilusioa konplize

Nori zuzendua

Lasarte-Oriako Udal-Euskaltegiko ikasleak

Oharrak

Lasarte Udal-Euskaltegiak eskatutako ikastaroa.

Kontaktua: Itziar Koch, euskara irakaslea, i.koch@lasarte-oria.orgi.