Irakasleen formakuntza :: Informatika
Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.
Fisikan lizentziatua eta ingeniaritza elektronikoan doktore. UPV/EHUko ikertzailea. Doktoradutza tesia euskaraz LaTex bidez idatzi zuen eta esperientzia zabalda dauka euskarazko LaTex dokumentuen prestaketan.
1. Sarrera
2. LaTeX dokumentuen oinarrizko programazioa
3. LaTeX, euskara eta txantiloien pertsonalizazioa
4. LaTeX eta bibliografia
5. Aurkezpenen eta posterren prestakuntza LaTeX-en
UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei zuzendua.
Izena emateko epea itxita dago baina izen emateak onartzen dira.
Ikusi deialdia Euskararen arloko Errektoreordetzaren dokumentu honetan: Euskarazko Hobekuntza Ikastaroak (2013-2014)
Izena emateko:
Egitarauari buruzko informazio gehiagorako: Irati Iciar, 943821426, i.iciar@ueu.org
Izen emateari buruzko argibideak: Maite Atxikallende, 946 01 2081, maite.atxikallende@ehu.es