Irakasleen formakuntza :: Informatika

LaTex, euskarazko dokumentu zientifiko eta teknikoen edizioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu

Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.

Irakaslea

  • Edorta Ibarra Basabe

    Fisikan lizentziatua eta ingeniaritza elektronikoan doktore. UPV/EHUko ikertzailea. Doktoradutza tesia euskaraz LaTex bidez idatzi zuen eta esperientzia zabalda dauka euskarazko LaTex dokumentuen prestaketan.

Helburuak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak ekoizteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentu hauek ekoizteko LaTeX aplikazioa lantzea.
  • Dokumentu txantiloi propioak ekoizteko baliabideak lantzea.
  • LaTex bidez euskarazko dokumentu zientifiko-teknikoen ediziorako aukerak ezagutzea.

Edukiak

1. Sarrera

  1. Dokumentu zientifikoen berezitasunak
  2. Zer da LaTeX?
  3. Zergatik erabili LaTeX?
  4. Beharrezko softwarea: LaTeX editorea: TeXMaker. Konpilatzailea eta pakete-sortak: MikTeX/Texlive. Bibliografia gestionatzeko programa: JabReb.
  5. Bibliografia eta interneten eskura daitezkeen baliabideak

 

2. LaTeX dokumentuen oinarrizko programazioa

  1. 2.1. LaTeX dokumentuen oinarrizko egitura
  2. 2.2. LaTeX dokumentuen konpilazioa
  3. 2.3. LaTeX dokumentuen atarikoa konfiguratzen: Dokumentu klaseak. Hizkuntza aukeratuz: Babel paketea. Karaktereen kodifikazioa. Bestelako paketeak. Izenburua eta egileei buruzko informazioa sortzen. Aurkibidea, irudien zerrenda eta taulen zerrenda sortzen.
  4. 2.4. Dokumentu nagusia idazten: Oinarrizko LaTeX komandoak. Dokumentua atalen bidez egituratzen. Barne erreferentziak. LaTeX komandoen bidezko ekuazio matematikoen edizioa. Taulen sorkuntza. Irudiak eta grafikoak gehitzeko prozedura. Beste ingurune batzuk.
  5. 2.5. LaTeX proiektuak egituratzeko gomendioak
  6. 2.6. Ariketa: Liburu motako oinarrizko dokumentu bat idaztea

 

3. LaTeX, euskara eta txantiloien pertsonalizazioa

  1. Euskararen problematika LaTeX munduan
  2. Euskarazko dokumentuen ediziorako eskuragarri dauden baliabideak: basque-date.sty eta basque-book.sty
  3. Euskarazko testuak idazteko txantiloien prestakuntza
  4. Bestelako pertsonalizazioak
  5. Ariketa: Euskarazko artikulu zientifiko bat idazteko txantiloi baten prestaketa

 

4. LaTeX eta bibliografia

  1. Datu-base bibliografikoak sortzen: JabRef programa
  2. Datu-base bibliografikoak LaTeX-en sortzeko interneten diren baliabideak
  3. Bibliografiaren zitazioa LaTeX dokumentuetan: Beharrezko komandoak. Bibliografiaren konpilazioa. Bibliografia estiloak eta euskara.
  4. Ariketa: Aurrez egindako dokumentuei bibliografia gehitzea

 

5. Aurkezpenen eta posterren prestakuntza LaTeX-en

  1. Beamer dokumentu-klasea: Aurkezpenen itxura konfiguratzen. Gardenkien oinarrizko programazioa. Kongresuetarako posterren programazioa Beamer klasea erabiliz.
  2. PStriks paketea: gardenkiak lantzeko aukera zabalak
  3. Grafikoak lantzeko beste baliabide batzuk
  4. Ariketa: Aurkezpen bat eta poster bat lantzea

Metodologia

  • Irakasgaia ahalik eta interaktiboena eta praktikoena izango dira. Alde horretatik, irakasleak adibide eta ariketekin konbinatuko ditu azalpen teorikoak, praktika baita LaTeX menperatzeko biderik onena.
  • Gai bakoitzaren amaieran ariketak proposatuko dira. Horrela, ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute ikasleek, eta momentuan argitu ahal izango zaizkie sor dakizkien zalantza espezifikoak (klasean egin beharreko ariketak ikasleen beharrizan zientifikoen arabera bideratuko ditu irakasleak). Ikasleek ariketak etxean sakon ditzaten animatuko ditu irakasleak.
  • Aztertuko diren gaiei buruzko bibliografia zabala emango zaie ikasleei kurtsoaren hasieran, eta baita ere informazio gehigarria bilatzeko beharrezkoak diren baliabideak.

Nori zuzendua

UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko epea itxita dago baina izen emateak onartzen dira.

Ikusi deialdia Euskararen arloko Errektoreordetzaren dokumentu honetan: Euskarazko Hobekuntza Ikastaroak (2013-2014)

Izena emateko:

  • Osatu dokumentu honen amaieran dagoen izen-emate fitxa.
  • Bidali osatuta helbide honetara: maite.atxikallende@ehu.es

Oharrak

Egitarauari buruzko informazio gehiagorako: Irati Iciar, 943821426, i.iciar@ueu.org

Izen emateari buruzko argibideak: Maite Atxikallende, 946 01 2081, maite.atxikallende@ehu.es

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, EHU, maketazioa, testuak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.