Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikopedagogia

Heziketa afektiboa genero ikuspegitik I. Proiektua.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko urriaren 27a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko ekainaren 19a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: astean zehar. 17:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 135.00 ordu

Proiektu honen bitartez, hezkuntza afektibo-emozionaletik hezkidetza lantzeko proiektuak diseinatu eta ezarriko ditugu. Horretarako, saio teorikoetan eduki teoriko praktikoak eta gaiari buruzko literatura akademikoa landuko ditugu, besteak beste, hezitzaileek eskuratuko dituzte hezkidetza ezartzeko gakoak eta jarraibideak, erabakiak hartzeko prozesuak eta praktika kritikoki aztertzeko konpetentziak. Ondoren, haurreskolako Hezkidetza proiektua diseinatu, planifikatu eta martxan jarriko da.

Irakaslea

Helburuak

Honako helburu orokorrak erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

  1. Haur txikien identitatearen garapena eta genero identitatearen garapenaren prozesua ezagutu eta kritikoki aztertu.
  2. Haur txikien prozesu emozional, afektibo eta soziala ulertu; txikien autonomia eta segurtasun afektiboa zein emozionala garatzeko bideak kritikoki aztertuz.
  3. Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu, baloratu eta, bereziki, gaiaren inguruan hausnartu.
  4. Heziketa afektibo-emozionala eta praktika hezkidetzailea garatzeko bitartekoak ezagutu eta aurrera eramateko proiektuak diseinatu eta ezarri.

Edukiak

Edukiak 5 multzo nagusitan banatu ditugu:

  1. Generoaren transmisioa. Genero sistemaren adierazpenak gaur egungo jendartean; genero mugak eta gaitasunen banaketa. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
  2. Genero sistema haur txikien nortasunaren eraikuntzan. Helduon jarreren eta jardueraren azterketa eta horien eragina identifikatzeko jarduerak. Identitate sexuala eta genero rolen ezarpena haur txikien kasuan.
  3. Hezkidetza. Hezkuntza helburuak eta funtzioak, konpetentziak eta baloreak. Hezkuntza baliabideak eta antolaketaren azterketa: kantuak, ipuinak, jostailuak, espazioak eta denborak, metodologiak, eta abar.
  4. Heziketa afektiboa. Genero diskriminazioa gainditzeko identitatearen garapen integrala eta positiboa; garapen afektibo-emozionala. Haur txikien (0-6) garapen afektibo, emozional eta soziala. Sentimenduen adierazpena eta errespetua, parte-hartzea, elkartasuna, harreman afektiboak eta sozialak lantzeko bideak.
  5. Hezkidetza Proiektuak. Proiektuaren oinarriak (diagnosia, helburuak, konpetentziak, planifikazioa eta ebaluazioa). Arazoen identifikazioa eta hipotesien sistematizazioa. Estrategien lanketa. Planifikazioa eta ebaluazio mekanismoak.

Metodologia

Hezitzaile bakoitzak 45 orduko lana egingo du. 18 ordu aurrez-aurreko saioetan (6 saio) eta 22 ordu proiektua diseinatzen eta ezartzen eta 5 ordu lan pertsonala .

A) Aurrez aurreko saioak:

  • 1. taldea (Bilboko taldea) : 2014ko urriak 29, azaroak 5, 12, 19, 26 eta otsailak  25, Luis Briñas ikastetxean, 17:00-20:00
  • 2. taldea (Gasteizko taldea): 2014ko urriak 28, azaroak 4, 11, 18, 25 eta otsailak 24, Mendizabala ikastetxean, 17:15-20:15
  • 3. taldea (Eibarko taldea) : 2014ko urriak 27, azaroak 3, 10, 17, 24 eta otsailak 23, Markeskoa jauregia, 17:00-20:00

B) Proiektua:

Proiektuaren bitartez, aurrez-aurreko saioetan landutako eduki teoriko praktikoak praktikan jarriko ditugu.

Talde lana:

On line gela birtualaz baliatuko gara

UEUren Ikasgela Birtualaren bidez landuko da.

C) Proiektuaren lanketarako orduak.

Hezitzaileek haien kabuz antolatu beharko dute denbora hau.

D) Lan pertsonala

Lan pertsonala gai bakoitzari lotua izango da eta 5 ordu aurreikusten dira .

Nori zuzendua

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Babesleak

Etiketak

haurreskolen partzuergoa, proiektuak, heziketa afektiboa, heziketa emozionala, generoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.