Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia, Soziologia

264 Escuela mixtoa ez da nahikorik: hezkidetzarako klabeak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Haurrek, jendarteratze prozesuari esker, sexu eta genero jendarte kategoriak jaso eta horiek manifestatzen ikasten dute. Jaio eta nerabezarora arte luzatzen den prozesu performatiboa eta menderatzailea da jendarteratzea; identitate maskulino eta femeninoak modu akritikoan barneratu eta sendotzeko prozesua, alegia.

Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da, beraz, eskola mixtotik harago doan hezkuntza da. Batetik, bidea da neska eta mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko. Bestetik, azken urteotako garapenetik esan dezakegu genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza dela. Finean, hezkidetzak hurrengoa proposatzen du: Testuinguru heteropatriarkarrean, eskola espazioa eraldatzea, haurrek askatasuna eta aukera izan dezaten identitatearen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko eta dialektika berri bat praktikatzeko.

Horrenbestez, ikastaro honetan, batetik, hezkidetzari lotutako gaurkotasunezko literatura eta teoriak landuko ditugu; bestetik, hezkidetza planak aurrera eramateko oinarrizko gakoak eskuratuko ditugu; azkenik, hezkidetza estrategiak ezagutu eta ezarriko ditugu.

 

Aurrez aurreko egunak,  maiatzak 5, 12, 19, 26 eta ekainak 9

Irakaslea

Helburuak

1.-Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu baloratu eta, bereziki, hausnartu.

2.- Ikastetxeko hezkidetza plana egiteko gakoak eskuratu eta lantzeko esparruak identifikatu:

  • Konpetentzien gaineko formulazioak eskaintzen digun bide berrian, hezkidetza plana eta progamak kokatu
  • Hezkidetza planaren ezarpenerako, jarraipenerako,   egokitzapenerako eta ebaluaketarako tresnak ezagutu eta beharrezkoak sortu.

3.- Hezkidetza eguneroko praktikara bideratu: Ikastetxeko hezkidetza irizpideak abiapuntu (bai erabakiak hartzeko, bai arazo zehatzak kudeatzeko), sortzen diren egoerak aztertu eta esku-hartu.

  • Berdintasun harremanak eraikitzeko zailtasunak aztertu eta esku-hartzerako gakoak eskuratu.
  • Adierazpen sexistak identifikatzeko eta horien kontra jarduteko tresnak ezagutu eta landu.

Edukiak

Edukiak, helburuei erantzunez, 3 bloke nagusitan antolatuko ditugu:

 1. Hezkidetza

  • Genero sistema, generoaren transmisioa eta adierazpenak egungo jendartean. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
  • Heteronormatibitatearen azterketa hezkuntzan; genero eta sexualitatearen arteko lotura estua eta heterosexuazioa, desioa eta identitatearen eraikuntza, ‘Queerying gender’ eskolan.
  • Hezkidetza: Hezkuntza helburuak eta funtzioak, konpetentziak eta baloreak. Eztabaida garaikideak (erronkak) ezagutu eta praktikari lotu.

 2. Ikastetxeko hezkidetza plana

  • Hezkidetza plana: diagnosia, arazoen identifikazioa, planifikazioa eta ebaluazio/egokitzapen mekanismoak eta estrategiak.

  3. Hezkidetza eguneroko praktikan

  • Sexismoa ikastetxean. Arazoen identifikazioa eta hipotesien sistematizazioa. Estrategien lanketa.
  • Sexu estereotipoetatik kanpo orientazio pertsonalerako, akademikorako eta profesionalerako gakoak.
  • Genero indarkeria; identifikazioa, esku-hartzea eta prebentzioa.

Metodologia

TEORIA eta PRAKTIKA. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala behar du, ikasleak aplika dezan.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
  • Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.
  • Talde dinamika sustatzeko metodologiak (eztabaidak, jolasak, ezagutza kooperatiboak, …).
  • Praktikara zuzenduta.

 Baliabide teknikoak :

Saio teoriko-praktikoak gidatzeko Prezi programa baliatuko da: kontzeptu kateak, artikuluak, bideoak, eta abar jasoko dituzte aurkezpenok eta sarean eskura izango dituzte ikasleek.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

 Eskaera on-line:

 https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html

 Aplikazio informatikoaren gida

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

sexu, genero, maskulino, femenino, berdintasun, hezkidetza, ikastetxea, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.