Irakasleen formakuntza :: Psikologia, Soziologia

267 Genero biolentzia detektatu eta aurre egin

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Emakumeen aurkako indarkeria estu lotuta dago generoen arteko botere-harremanen desorekarekin. Generoen arteko desoreka, berdintasun eza, zenbait esparrutan ageri da, eta hainbat motatakoa da; hala nola, soziala, ekonomikoa eta politikoa. Eta arazoaren sorburua soziala, estrukturala eta dimentsio askotarikoa da, emakumeen aurkako indarkeria ezin baita ulertu era isolatuan, sistema patriarkalaren ondorio maltzurren beste adierazpen bat delako, hain zuzen ere emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun ezaren adierazpen zentzugabe eta lazgarriena.

Estruktura korapilatsu batez ari gara, bai, sexu-genero sistemaren itzalean jaiotako harreman eredu, eta genero-aurreiritzi, estereotipo, rol, mandatu eta bestelakoez harilkatu da eta. Eta sakon sustraitutako egitura da, ez dezagun ahantzi mendez mende egon dela indarren, eta oraindik ere bizi-bizirik dirauela indartsu. Horren adierazle, gure seme-alabek ereduak errepikatzen ari direla azpimarratzen dituzten ikerketak eta gazteen artean indarkeria batez bestekoak gora egiten ari direla dioten estatistikak.

Nolanahi ere, gauza jakina da kultur sinesmenak, rolak, estereotipoak, generoa bezala eraikuntza sozialak direla, hau da, balitekeela horiek aldatzea sozializazio agenteen bidez, tartean eskolaren. Hitz gutxitan: eskolak harreman orekatuak eraikitzen zer esan handia du. Horrez gain, indarkeria kasuak atzemateko, horietan esku-hartzeko eta errealitatea aldatzen hasteko espazio aproposa da. Hortaz, irakaskuntzako profesionalek dagokien ardura hartu behar dute genero-indarkeria atzeman eta horrekin bukatzeko bidea urratzen

Aurrez aurreko datak: maiatzak 4, 6, 11, 13, 25

Irakaslea

  • Alazne Aizpitarte Gorrochategui

Helburuak

Irakasleak genero-indarkeria eta eskola-ingurunean ematen diren adierazpenak identifikatzen trebatzea; Behaketa-erremintak eta kasuen detekzio goiztiarrerako adierazleak eskaintzea; Ikastetxeetan jokaera-protokoloak ezartzeko jarraibideak lantzea; Irakasleak oinarrizko araudiari eta baliabide egokiei buruz informatzea. Partekatutako baliabide egokiak gelan lantzea.

Edukiak

1- Genero-indarkeria kontzeptualizazioa; Genero-indarkeria sostengatzen duten elementuak; Sexu-genero sistema, patriarkatua, espazio eta egiteko berezituak. Indarkeria motak, horren zikloa eta oinarrizko legedia

2- Haurrak eta gaztetxoak helduen ereduak errepikatuz. Bortizkeriaren naturalizazioa eta horrekiko tolerantzia oinarri dituzten errepresentazioak nagusi, bortizkeria sinbolikoa eta diskriminazioa, mikromatxismoak

3- Maskulinotasunean eta feminitatean ereduak aldatzeko estrategiak. Maskulinitate berriak jorratzeko ekimenak, enpoderatze eskolak eta emakumeen autodefentsa. Euskal Herriko ekimenei errepasoa

4- Irakaskuntza afektibo-sexual ez sexista, sexu eta afektu harreman osasungarriak izateko ezinbesteko irakasgaia

5- Umeen eta gazteen artean artean tratu txarrak pairatzeko arrisku psikosozialak. Berdinen indarkeriaren biktima edo gurasoen artekoena. Indarkeriaren ondorioak.

6- Bortizkeria sexistaren eta ikasgelako sexu-erasoen detekzio goiztiarra; Indarkeria motak, behaketarako erremintak (behaketa zuzena, tutoretza bidezkoa, lagunen informazioa…)

7- Indarkeria sufritzen duten umeak eta gaztetxoak ezagutzeko adierazleak; adierazle psikologikoak, gora beherak eskola emaitzetan, eskolan huts egiteko maiztasun handia, eta abar

8- Eskola eremuan, tratu txarraren, genero-indarkeriaren edota sexu erasoaren kasuaren aurrean nola jokatu;

9- Jokaera-protokoloak eta heziketa-eremuko praktika onak. 

Metodologia

Metodologia IAP delakoa izango da (Investigación-Accion-Participación). Formakuntza izango da lehendabiziko urratsa, ingurua denon artean ikertzea bigarrena eta parte hartzaileei inguruan eragiteko konpromisioa txertatzea hirugarrena.

Formazio saioak eduki teorikoak eta praktikoak uztartuko ditu.

Alde teorikoari dagokionez, gaiari buruzko. apunteak, txostenak, estatistikak eta bibliografia banatzeaz gain, power point-eko aurkezpenak, komunikabideetatik edo testu liburuetatik jasotako adibide eta bestelakoak erabiliko dira.

Alde praktikoari dagokionez, talde-eztabaidak, talde-dinamika gidatuak eta bakarkako galdeketak (gaitegi jakin batez egituratutakoak) izango dira tresna nagusia. Kasu honetan, egoki deritzogun baliabide multimediak erabiliko ditugu eztabaidak eta dinamikak suspertzeko. AMIA matrizekin lan egingo dugu, egoera diagnostikatzeko eta praktika onen gida osatzeko, beti ere ahuldadeak eta indarguneak oso kontuan hartuta.

 

Bestalde, aipatutako bi dokumentuak osatzeko teknologia berriak eta eskola 2.0 tresnak erabiliko dira, lana arintzeko eta operatibitatea handitzeko.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

 Eskaera on-line:

 https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html

 Aplikazio informatikoaren gida

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

genero, indarkeria, emakume, berdintasun, gizon, ereduak, sexu-generoa, bortizkeria, eibar, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.