Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza, Teknologia

116 Web 2.0 musika gelan

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Web 2.0ak, erabiltzaileen internet erabilpenean izan duen jarrera aldaketa handia izan da. Aplikazio berriak sortu dira eta hauek erabiltzaile aktiboa, sortzaile eta eraginkorra ahalbideratu ditu. Guzti honen berri izan eta musika gelan izan ditzakeen aplikazio praktikoak erakutsiko da.

 

Irakaslea

  • Jokin Sukuntza Gorritxo

    Lizentziatua. Musikari eta irakaslea.

Helburuak

Web 2.0ak eskeintzen dizkigun baliabideak ezagutu (lankidetzarako, informazio elkartrukaketarako, ikaslea ardatz gisa, sormen aukerentzako...)

Orokorrean eta bereziki musika arloan dauden tresnak ezagutu eta hauen oinarrizko erabilpena barneratu

 

Edukiak

 

1. Web 2.0 definizioa eta honek biltzen diteuen kontzeptuak

2. Web 2.0aren inplementazioa musika gelan

3. Web 2.0.ko baliabide pedagogikoak

  • Tresna orokorrak: Blogak, podcast, vodcast, wikiak, youtube, foroak, plataforma birtualak, sare sozialak...
  • Ordenagailuko musika arlorako aplikazioak: Partiturak sortu eta entzuteko editoreak, abestiak sortzeko eta grabatzeko sekuentziadoreak, abesteko programak (erritmoarekin, akonpainamenduarekin, karaokeak...), musika ikasgaiaren atal ezberdinak lantzeko programak (erritmoak, soinuak, memoria, musikaren historia, instrumentuak...): MuseScore, Noteflight, Karafun, VanBasco, Audiotool
  • Gailu mugikorrentzako (telefonoak, tabletak) apps ezberdinak (Android, iOS): Maila ezberdinetarako apps-ak: oinarrizko konposizioak idazteko, sortzeko...atal ezberdinak lantzeko...: Music Maker, Looptical...

4. Adibide praktikoak

  • Edukiak sortu (aplikazio interaktiboak)
  •  Musikako tresna ezberdinak landu (editoreak, sekuentziadoreak...)
  •  Aurkeztutako tresna ezberdinak erabiliz unitate didaktiko batean aplikatu

 

Metodologia

Oinarrizko dokumentazio batetik abiatuz ikastaroa praktikoa izango da. Aurkezten diren baliabideak ordenagailuetan erabili ahalko dira eta ikastaroaren azken zatian, musika ikasgairako unitate didaktiko bat sortu eta aurkeztuko dute, bakoitzaren musika ikas-mailara egokituta

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergo Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, eibar, musika, aplikazio berriak, ordenagailiu, plataforma, abestiak, partitura, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.