Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

151 Antzerki-foroa, gatazkak eraldatzeko tresna

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Paulo Freire-n “Pedagogia del Oprimido” influentzia zuzena du, Zapalduen antzerkia antzeko estruktura pedagogikoa duelarik. Augusto Boal-ek ikertutako antzerki formula da. Zapalduen antzerki honetan, hain bat adarretako enborra dugu. Adar guzti hauen artean, sozio-drama, psiko-drama, desioaren ortzadarra, antzerki ikusezina, kazetaritza antzerkia, legegintza antzerkia, irudi antzerkia eta landuko dugun, antzerki foroa osatzen duten zuhaitza da zapalduen antzerkia. Arazoak ebazteko formulak dira guztiak, politikoak, sozialak, psikologikoak, …

Antzerki-foroa, ariketa, jolas estetiko eta teknika berezien sistema da. Gizakiaren bokazioa den antzerki-jardueraren bidez, gizarte arazoei konponbidea bilatzeko tresna eraginkorra da. Antzerki estruktura honetan, dinamizatzaile baten figura ezin bestekoa da, honek azalpenak eman eta moderatzaile papera izango du. Bestetik, aktoreak egongo dira, eta azkenik eta garrantzitsuenak, ikusle-aktoreak egongo dira. Hauen papera ezin bestekoa da, beraien eskuetan egongo baita arazo horren ebazpena edo irtenbide berri baten aurkikuntza. Ikusle aktiboak bilakatuko dira.

Proposamen didaktiko honetan, antzerki-foroa tresna moduan hartuta, gatazkak eraldatzeko eta hauen aurrean irtenbideak bilatzeko moduak bilatu eta landuko ditugu, egiten ikasten baita. Gatazka horietan murgilduz, irtenbideak bilatuz eta saiakeraren bidez helburuak lortuko ditugu. Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako bideratutako proposamen didaktikoa da eta tutoretza orduetan lantzeko bada ere, ezin bestekoa litzateke gorputz hezkuntza ikasgaian ere lantzea, izan ere, antzerki baten prestakuntza beharko litzateke eta ikasgai hori ezin hobea da, gorputz adierazpenaren eduki multzoaren bitartez sortzeko. Horregatik, tutore zein gorputz heziketako irakasleei zuzendutako proposamen didaktikoa da.

 

Aurrez-aurreko saioak azaroak 25 eta abenduak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18

Irakaslea

  • Iosu Florentino Badiola

    KABIA antzerki ikerkuntza guneko partaidea. Bilbao eszenako irakaslea.

Helburuak

  • Aktore teknika ezagutza minimo bat izatea, antzerki jolasen bidez.
  • Antzerki diziplina desberdinen ezagutza praktikoa zein teorikoa garatzea.
  • Antzerki-foroaren teknikak ezagutzea, hausnarketa teoriko eta praktikoen bidez.
  • Metodologia hau eskola testuinguruan aplikatzeko gaitasuna lortzea.
  • Tutoretza orduetan gatazkak identifikatu , hautatu eta ondoren Gorputz heziketan antzerki-foroa prestatzeko ezagutzak ikastea.
  • Tutoretza orduetan antzerki-foroa aplikatzea.
  • Ikastetxearen elkarbizitza planetik abiatuz eta sortu daitezkeen hobekuntzak hausnartuz, proposamen bat sortu, antzerki-foroaren bidez lantzeko.
  • Material didaktikoa sortu antzerki-foroa ikastetxeetan aplikatzeko.

Edukiak

  • Gorputz adierazpena zein antzerki tresnak lantzea, ikusle-aktore paperean sartzea, egoerak eraldatzeko gaitasuna hartzea.
  • Hezkuntza Komunitateari kalte egiten dion gatazka bat aurkeztea. Gatazka horri aurre egiteko estrategia-gidoi bat sortzea.
  • Antzezle talde edo irakasle baten gidaritzapean eskolako ikasleak antzezlan bat sortu. Bertan ikusle-aktore papera izateko aukera emango zaie ikasleei.
  • Parte hartzaileek bizi dituzten egoera baten gainean lan egin: ikusle-aktoreak. Egoera horren arrazoi sakonen azterketa.
  • Komodin edo dinamizatzaile papera lantzea eta tresnak hartzea, eztabaida eta arrazoien sakontzea eraginkorra izatea.
  • Antzerki-foroa gatazkak eraldatzeko eta irtenbide positiboak bideratzea.
  • Eskolaren testu inguruan antzerki-foroa erabilgarri bezala baloratzea.

Metodologia

 

Lehenengo fasean, hasierako saioetan teoriko praktikoak badira ere, nahiko magistralak izango dira, hau da, irakasleak bideratuko diru jarduerak eta ikasleek ariketak egingo dituzte. Antzerki-foroko jolasetan oinarritutako jarduerak izango dira eta bertan teoria ere landuko da. Saioak aurrera joan ala paradigma interpretatzailetik abiatuz, garrantzia emango diogu, saioz saio sortzen diren arazo edo jarrera berriei, horretarako saioen amaieran batzar moduko bat egingo dugu gertatutakoa hausnartzeko eta hobetzeko. Paradigma interpretatzailean murgiltzea ezin bestekoa da, izan ere, aktoreek “interpretatzen” badute ere ikusle-aktoreek zein dinamizatzailea edo komodinak, sortzen diren idei eta iritziak interpretatu eta hausnartu beharko dute. Saioen antolakuntzan jolasak eta inprobisatzea izango dira zutabe nagusiak, hala ere azpi taldeetan banaturik, ikastetxearen elkarbizitza planaren barnean kokatzen diren arazoak hausnartuko dira ondoren proposamen eszenikoak izateko asmoarekin. Lehengo fasearen amaieran, hau da, sortze prozesua hasten denean, askatasun gehiago emango zaie ikasleei eta ondorioz, paradigma kritikotik hurbil iristeko asmoa dago. Hala ere, ikasleen jarrera eta denborak errespetatuz mugituko gara. Sortze prozesu bat egongo bada ere ez diogu emaitzari garrantzi handiagoa emango, prozesuari baizik. Honekin kalitatezko hezkuntza bat izaten saiatuko gara. Hala ere, amaierako sorkuntza hori, antzerki-foroak behar dituen oinarrizko minimo batzuk izan beharko ditu. Teknikari baino, esanahiari emango zaio garrantzia.

Bigarren fase horretan, ikasleek prestatutako Antzerki-foroak egingo dira, taldearen tamainaren arabera, 2 edo 3 izanik. Talde bakoitzak, bere aktore eta dinamizatzaile edo komodin propioa izanik, besteek ikusle-aktore moduan egongo dira. Bertan praktikatutakoa martxan jarriko da eta alde teorikoari ikuspegi berri bat emango zaio.

Hirugarren fasean, Antzerki-foroa nola, nork, nori eta noiz aplikatu hausnartuko da eta bertan sortutako material guztia euskarriren batean gordeko da. Denbora egon ez gero, amaiera jolas desberdinak planteatuko dira.

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

antzerki, foroa, gatazka, antzezle, antzezlan, aktore, jolas, psikologia, ikusle, sozio-drama, psiko-drama, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.