Irakasleen formakuntza :: Matematika

010 Haur Hezkuntzako matematikaren didaktikan eguneratzen elkarrekin

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Umeek matematikak eraiki ditzaten, bi baldintza hauek bete behar dira:

  •  Egoerak, umeen bizitzan oinarrituta egon behar dute.
  • Heldu batek ondo gidatzea.

Puntu hauek kontutan izango ditugu umeen jarduerak prestatzeko orduan:

  • Motibazioa: manipulatuz eta errealitatearekin lotuz
  • Praktika: manipulatzen edo material estrukturatuekin landuz. Aurkikuntzak ahoz eta plastikoki azalduz.
  • Bermatzea ( 5 urtetik aurrera): sinbolikoki lan eginez.

 

Aurrez aurreko saioa azaroak 5

Irakaslea

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Hezkuntza izan da beti nire proiektua eta horregatik sortu nuen zientzieskola. Gure helburuetako bat interesa sustatzea da, interes gabe ez dagoelako ikas prozesurik uste baitugu. Ideia hori oinarritzat hartuz diseinatu dugu gure proiektua: matematika manipulatiboak, irakurketa, logika lanketa, sormena, espazio kontrola, hitzaldiak, tailerrak, bakarkako saioak...  Beti ikasi eta eboluzionatzeko prest!!!

Helburuak

  • Teknologia berrien erabilera sustatu.
  • Ikaslegoaren Matematika gaitasunaren emaitzak hobetzea.
  • Interesak komunak dituzten matematika irakasleen arteko sarean ehundu.
  • Haur Hezkuntzako haurren aurrean matematika era desberdin baten azaltzea.
  • Matematika eskuz maneiatzeko materiala (material manipulagarriak) ezagutu eta horien erabilpena trebatu.
  • Problemen emaitza bilatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Logika lantzea.

Edukiak

  • Haur Hezkuntzako matematikaren didaktikan eguneratzea.
  • Baliabideak ezagutu, teknologia berriak erabiliz bizualki landu matematikak.
  • Baliabideak garatu.
  • Erabili baliabideak.
  • Logika landu: Parekatzea, sailkatu, ordenatu, ezaugarriak definitu, ezaugarri aldaketa.
  • Geometria: Zuzenak, irudi lauak, puzzleak, bolumena.
  • Zenbakiak eta eragiketak: Seriazioak, osagaiak parekatu, multzoen parekatzea, kantitatearen arabera multzoak sailkatu, kantitateak lerrokatu, grafia ezagutu, batuketa eta kenketak.

Metodologia

Praktikoa izango da: Materialak aztertu, erabiltzen ikasi, nola sortu daitezkeen ikusi eta nola jarriko ditugu praktikan gure geletan.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasleak, Berritzeguneko kideak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, logika, jolasak, geometria, bolumena, motibazioa, problemak, teknologia berriak, zenbakiak, eragiketak, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.