Irakasleen formakuntza :: Literatura, Hezkuntza

291 Nola lagundu ikasleei testuak ulertzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Testuak ulertzea oinarrizko trebetasuna dugu ikaste prozesuan, hori barik ezin baita gainerako materiez jabetu. Testuak hobeto ulertzeko beharrezkoa da bai baliabide eta estrategia kognitiboez baliatzea, bai baliabide eta estrategia metakognitiboak erabiltzea. Estrategia kognitiboen artean toki berezia dauka arretak.

Aurrez-aurreko saioak azaroak 4, 6, 13, 18, 20, 25, 27 eta abenduak 2 eta 4.

Irakaslea

Helburuak

  • Ulermen prozesuaren ezaugarriak aztertzea.
  • Testu idatzien ulermena hobetzeko baliabideak eskuratzea.
  • Baliabide horiek era egokian erabili eta uztartzeko estrategiak garatzea, testu-motaren eta eginkizunaren arabera.
  • Arreta oinarrizko baliabidetzat hartuta, gelan arreta lantzeko ariketak eta estrategiak garatzea.
  • Testu idatzien ulermena hobetzeko jarduera didaktikoak sortzea (alderdi praktikoa) eta irakasleen arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatzea.

Edukiak

  • Gaiaren inguruan dauden ikuspuntu teorikoen oinarrizko ideiak ezagutu eta alderatzeko ariketak: testu idatzien ulermen prozesuan parte hartzen duten baliabide eta estrategia kognitiboak (behaketa, barneratzea, memoria, arrazonamendua, komunikazioa…) eta metakognitiboak (ulermen literala vs interpretazioa eta testu/irakurle interakzioa) ezagutu eta lehen pertsonan behatzea.
  • Testuen ulermenerako sistema tradizionalean aplikatu ohi diren estrategien hutsuneak antzeman eta zuzentzeko simulazioak eta ariketa praktikoak.
  • Arretak prozesu osoan duen garrantzia aztertu eta barne isiltasuna, batetik, eta bestetik, kontzentrazioa, garatzeko ekintza zehatzak lantzea, eta horiek gela barruan sistematikoki erabiltzeko estrategiak definitzea.
  • Testu idatzien ulermena garatzeko ataza komunikatiboak: ezaugarriak eta ereduak.

Metodologia

Ikastaroaren edukiak ikuspuntu eraikitzaile batetik planteatuta daude, parte-hartzaileek gaiaren inguruan duten informazio eta bizipenetatik abiatuta.

Ikastaroaren oinarri teorikoak bibliografia zabal batetik aukeratutako testu zehatzen bidez eskainiko da, eta horiek lantzeko irakasleak ikasle bihurtuko dira eta testuak ulertzeko prozesuaren zuzeneko bizipena behatu eta aztertzeko aukera izango dute, eta erabilitako baliabide eta estrategien inguruan hausnartzeko.

Arreta lantzeko, batetik, barne isiltasuna edo lasaitasuna garatzeko praktikak egiteko eta antolatzeko baliabideak eskainiko dira, kontzentrazioa lantzeko ariketa txikiekin uztartuta.

.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Ingeles irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingeles irakasleak , Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Frantzesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Frantzesa irakasleak, H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Gaztelania eta Literatura irakasleak, H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ingeles irakasleak, H.H.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Euskara irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, bilbo, testu, ulermena, metakognitiboa, kognitiboa, arreta, konzentrazioa, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.