Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

292 Norberaren PLEa (ikaskuntzarako ingurune pertsonala) sortu, gaitasun digitalak garatzearren

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Azken aldian, asko entzuten ari da PLE terminoa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua. Zer esan nahi du? Zer ezkutatzen da meme horren atzean? Ikastaro honetan, gai hori argituko dugu eta irakasleon jardunean nola aplika daitekeen landuko dugu. Norbere ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua ezagutuko dugu, baita aberasten saiatu ere.

Aurrez aurreko saioen datak: azaroak  3 eta abenduak  15

Irakaslea

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

Helburuak

  • Norberaren PLEa ezagutzea, antolatzea eta aberasten saiatzea.
  • Irakasleen jardunerako informazioa eskuratzeko gune eta bide interesgarrienak zehaztea.
  • Informazioa tratatzeko eta jakintza sortzeko tresna egokienak identifikatzea eta ezagutzea.
  • Informazioa partekatzeko ingurune sozialak ezagutzea.
  • Sareko lankideekiko harremanak eta lankidetza bermatzeko bideak zehaztea.
  • Sarean herritar digital arduratsua izatea.
  • Sarean partekatzeko eta bertan lan egiteko jarrera baikorra garatzea.

Edukiak

- Identitate digitala: zer da?

- Nola ikasten dugu sarean?

- Konektibismoa: loturen indarra.

- TPACK metodologiaren ikuspegi praktikoa.

- PLEa aberasteko erremintak:

  • Informazioa eskuratzeko iturburuak: hezkuntza-bilatzailea (Google Academics), irudi-bankuak eta RSS irakurleak (feedly).
  • Informazioa aztertzeko, moldatzeko eta jakintza sortzeko lanabesak: ofimatika sarean (Google Docs), mapa kontzeptualak (Examtime) eta aurkezpenak (Prezi).
  • Partekatzeko eta ikasteko ingurune sozialak: multimedia zerbitzuak (Youtube, Flickr, Slideshare), markatzaile sozialak (Diigo) eta sare sozialak gainetik landu (Twitter, Facebook...).

Metodologia

Ikastaroa online-interneten garatuko da ikasgune birtual baten bitartez (moodle...), baina ezinbestekoa izango da aurkezpen bilerara ere bertaratzea ikastaroa arrakastatsua gerta dakien guztiei. Denbora planifikazioa (astero) eskainiko da, norberak bere erritmoan lan egin dezan.

 Funtsean, bi dira ikastaro honen metodologiaren ardatzak: ikaslearen protagonismoa eta praktikotasuna. Alde batetik, beti ere, ikaskuntzaren protagonistak parte hartzaileak izango dira, ikasgela birtualak eskainitako baliabide eta andamiajearen bitartez ezagutza eraikitzeko. Beste aldetik, ikastaroan landutakoa egunerokotasunean erabiltzeko praktikoa izatea bilatzen da, hau da, praktikotasuna.

 Hori lortzeko, proposatutako jarduerak hainbat dinamikatan burutuko dira: bakarka (online), talde txikitan (azken aurreko saioan) eta talde handian (azkeneko saioan). Azken horretan, guztion ikuspuntuak eta ekarpenak jasotzea espero da, elkarlanean oinarritutako ikaskuntza lortzearren eta ikasitakoaren praktikotasuna azpimarratzearren.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

PLE, sarea, digitala, TPACK, prest gara, 2014-2015

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.