Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza

107 Kantua musika gelan: kantagintza lantzeko baliabideak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Ikastaro hau ikasgela barruan koru bat sortzeko baliabideak eskaintzen ditu eta oso praktikoa da. Ahotsa da lehenengo musika tresna, bizitza guztian pertsonei lotuta dagoena eta ondo erabiltzen ikasi behar dena. Ahotsa lantzearen onurak zenbatezinak dira, besteak beste, erritmoa lantzen da, entzumena (kanpo-belarria eta barne-belarria) garatzen da, dikzioa, interpretazioa, emozioak, e.a.. Modu berean, kantatuz, ahotsa zaintzen ikasten duzu eta esan bezala, bizitza guztian erabili beharko duzun zerbait da: zure identitatea azaltzen duena eta espresiorako bide aproposena.

Ahotsarekin lan talde bat sortzeak elkartasuna, errespetua eta lankidetza sustatzen ditu gaur egun hain beharrezkoak diren baloreak gure haur eta gazteen artean. Musikan murgiltzeko eta gozatzeko modu paregabea da eta beste musika tresnak jotzeko erabat lagungarria dena.

 

Aurrez-aurreko saioak azaroak 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24.

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Ahots teknikaren oinarriak ezagutzea.
  • Ahots motak eta ahots desberdinen sailkapena egiten jakitea eta nerabezaroan dauden ahots aldaketak jakitea.
  • Haur eta gazte kororako errepertorioa lantzea.
  • Ikasle desberdinez osatutako koru baten entsegua dinamizatzeko eta burutzeko estrategiak eskaintzea.
  • Koruen zuzendaritza teknikaren oinarriak ezagutzea.

Edukiak

  • Ahots teknika: arnasketa, “appogioa”, ahotsaren kokapena, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dizkioa, e.a.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera: kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu. Erlajazio teknikak.
  • Ahotsen sailkapena. Nola antolatu ahots talde desberdinak lehen hezkuntzan zein bigarren hezkuntzan.
  • Lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan dauden haur eta gazteentzat errepertorio atsegina lantzea.
  • Koruak zuzentzeko teknika:
  • Erritmoa: neurria, barneko pultsoa, tempoa., konpas desberdinen keinuak.
  • Intentsitatea: dinamikak, bolumenak, keinuaren intentsitatea.
  • Espresibitatea: artikulazioa, fraseatze, musikaren norabidea.
  • Arnasketa: sarrerak, bukaerak, arnasketa musikala.

Metodologia

Alderdi teorikoak:

  • Arnas mota desberdinak. Erlajazio ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea, faringea, ahosabai bigura, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, e.a.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.
  • Ahots aldaketak nerabezaroan.
  • Lehen eta bigarren hezkuntzako haurrentzat errepertorioa.

 

Alderdi praktikoak:

  • Arnas mota desberdinak praktikatu. Erlajazio ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots teknika erabiliz: berotze ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, e.a.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.
  • Zuzendaritza teknikak landu. Edukietan azaltzen diren atal guztien ariketa praktikoak.
  • Emandako partitura horietan zuzendaritza teknikak landu.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, bilbo, musika, kanta, ahotsa, korua, erritmoa, entzumena, koru, arnasketa, intonazioa, afinazioa, konpas, lehen hezkuntza, musika, bigarren hezkuntza, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.