Irakasleen formakuntza :: Psikologia

915 Jendearen aurrean hitz egin

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu

Ahozko komunikazioa oro har eta jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea oso trebetasun balioetsiak dira, zalantzarik gabe. Enpresek, erakundeek, instituzioek, ondo komunikatzen duten pertsonak behar dituzte. Gizarte-trebetasun eta zuzendaritzakoen inguruko prestakuntza-eskaintzaren zati handi batek, adibidez talde-lanarekin, adimen emozionalarekin, gatazken ebazpenarekin, bileren dinamizazioarekin erlazionaturikoak, komunikazioa du ardatz; besteak beste, komunikazioa, batez ere, pertsonen arteko harremana delako.

Irakasleek erronka handi bati aurre egin behar diote: ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak. Ikasle, lankide (klaustroa, zuzendaritza,…), guraso, instituzio, eta talde ezberdinekin. Balio handiko trebetasuna da. Edozeinek lortu dezake efikaziaz komunikatzea.

Datak: urriak 6, 13, 20, 27

Irakasleak

  • Manu Marañon Uriarte
  • Amagoia Martinez Lauzirika

    Arte eszenikoetan formatua eta komunikazioaren munduan esperientziaduna. Interpretazio munduan jasotako eskarmentua enpresa mundura eta egunerokotasunera eramaten dut, harremanak eta norbere buruarekiko konfiantza hobetuz.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Sinplifikatu mezua, egitura, hizkera, eszenaratzea, ikus-entzunezkoen erabilera…, eragina handitzeko
  • Naturaltasuna: norberaren “marka”ren erreferentzia
  • Parekatu alderdi emozionala eta arrazionala
  • Komunikatu modu konstruktibo eta positiboan
  • Areagotu auto-estimua eta konfiantza. Segurtasuna eskuratu

Edukiak

  • Nerbioak eta beldur eszenikoa. Ezertarako balio al dute? Nola kontrolatzen dira?
  • Feedback positiboa. Autoestimua. Sinesmenen aldaketa.
  • Prestakuntzaren sekretu handia. Egokitzapena: gaia, helburua, entzuleak.
  • Koherentzia eta kohesioa: Eskemak eratzea. Nola inprobisatzen da?
  • Nola erakarri arreta, eta nola eutsi interesari? Adierazpenaren efikazia. Hasierak eta bukaerak.
  • Gorputz-mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, etenaldiak, arnasa. Keinuak, eskuak eta begirada. Ahotsa zaindu eta hobetu.
  • Mintzaldi pertsuasiboa. Bizitasuna. Arrazionala gehi emozionala. Arazoak ala konponbideak, aukerak, onurak,…?

Metodologia

“Jendaurrean hitz egiten ikasi ala jendaurrean hitz egin ikasteko?”. Horren ildotik doaz honakoak ere: “esateko modurik onena egitea da" edo "ikaskuntza ekintzan dago". Egia esan, jendaurrean hitz egiteko orduan positiboak diren gauza gehien-gehienak ezagunak dira. Jakin badakigu, baina… egiten al dugu? Horregatik ikastaroan Irakasleen lanbide edo ardurarekin lotutako praktikak egingo dira. Bideoan grabatu. Hortik aparte eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

 Eskaera on-line:

 https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html

 Aplikazio informatikoaren gida

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

galera, dolu, prozesuak, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.