Irakasleen formakuntza :: Psikologia

909 Galerak eta dolu-prozesuak ikastetxearen testuingurun

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Haurren hezte prozesuan laguntzeko irakasleen tresnarik garrantzitsuena beren burua izanik, hau hobeto ezagutzea dugu helburu, norberaren esperientzia abiapuntutzat hartuta, galera eta doluen inguruko hausnarketa teoriko-praktiko-esperientzialaren bidez, gai hau nola jorratu ikastetxe inguru batean izango dugu ikastaro honen helburu nagusia.

Datak: urriak 2, 7, 9, 14, 16, 21 eta 28

Irakaslea

  • Ester Alvarez Uria

    Psikologoa; Psikoterapia alorrean eta Irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.

Helburuak

Irakasleok haien burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten errekurtsoak aurkituz. Zelan bizi izan dituzten haien bizitzan galera desberdinak eta zelakoa izan den haien bizipena dolu prozezuekiko.

Galera eta dolu prozesuen hurbilketa teoriko bat eskeini, esperientzia bibentziala, teoriarekin txertatzeko.

Galera pertsonal baten inguruan zelan hitzegin ikasle batekin jakiteko, haurra eta heriotzaren ulermenari hurbilketa bat eskeini (garapen aldi desberdinetan9.

Galeren ondorioz ikasleek experimentatu ditzaketen emozio-egoerak ezagutu, ulertu, eta laguntzeko bideak aztertu.

Edukiak

  • Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua.
  • Pertsonen galtzeak eta dolua.
  • Haurrak eta Heriotzaren ulermena, haurraren garapenaren adin- tarte desberdinetan.
  • Nola lagundu haurra dolu prozesu batean.
  • Eskolaren eskuhartzea haur eta familien dolu prozesuetan.
  • Egungo egoera ≠ Egoera desiragarria
  • Trabak eta Helburuak
  • Coaching-aren trebetasunak

Metodologia

Alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailan eduki teorikoak era esperientzial batean lantzeko dinamika desberdinak proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatzeko.

Bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa bultzatuko da. Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela eskola eta familia testuinguruetan gerta daitezkeen eguneroko galeren egoeraz talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin txertatuko dutelarik.

Azkenik, eta aurrekoarekin lotuta, proiektu txiki bat prestatu beharko dute, ikasitakoa haurrekin ikasgelan nola aplikatu dezaketen hausnartzeko, eta ikastaroaren bukaeran, pentsatutako proiektu desberdinak taldean aurkeztu beharko dituzte, aukeratuko dituzten baliabideak erabiliz, taldearen partaideen aniztasunak eta beraz, aurkeztuko dituzten ikuspegi eta jardueren aniztasunak norbanakoaren gaitasuna aberastuz.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

 Eskaera on-line:

 https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html

 Aplikazio informatikoaren gida

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

galera, dolu, prozesuak, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.