Irakasleen formakuntza :: Psikologia

780 Coaching Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan

  • Hasiera-data: 2014(e)ko urriaren 18a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko azaroaren 7a
  • Tokia: Bilbo-UEUren egoitza
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-bilbo/
  • Ordutegia: larunbatak. 08:30-14:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu

Coaching ezagutarazteko ikastaroa da hau.

Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez. Ez dira aholkurik, errezetarik, soluziorik ematen. Ez da terapia bat.

Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu.

Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.

Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.

Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe.

Aurrez aurreko saioen datak: urriak 18 eta 25 (larunbatak)

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko.

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan irabaziz eta bizi-kalitatea hobetuz. Coaching oinarrizko trebetasunak garatzea, ikasleen ikaste eta garatze prozesuetan erabili ahal izateko.

Edukiak

  • Coaching-aren filosofia, historia, motak
  • Coach-aren perfila
  • Coaching-aren oinarriak, eta “topaketarako” tresnak
  • Galdera ahaltsuak
  • Egungo egoera ≠ Egoera desiragarria
  • Trabak eta Helburuak
  • Coaching-aren trebetasunak

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia

Nori zuzendua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak

Matrikulaziorako argibideak

 Eskaera on-line:

 https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html

 Aplikazio informatikoaren gida

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

Etiketak

Coaching, coach, prest gara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.