Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

Jolasen aukeraketa egokia

  • Hasiera-data: 2014(e)ko ekainaren 2a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko ekainaren 4a
  • Tokia: Durango - Pinondo etxea
  • Ordutegia: Astelehena eta asteazkena. 17:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu

Haur eta gazteekin lanean ari garenean ezaugarri nagusietakoa taldean aurkitzen dugun dibertsitatea da. Heterogenitate honen garrantzia uka ezina da, baita hezitzaileoi sortzen dizkigun buruhausteak ere. Hau honela izan da, ikastaro honen helburua egoera honi aurre egiteko baliabideak eskaintzea da, jolasa eta jostailuak ardatz hartuta.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Jolasen garrantziaz jabetzea
  • Jolas motak, eta hauen helburuak identifikatzea
  • Jolas mota bat aukeratzeko irizpideak ezagutzea
  • Jolasetan, egoeraren arabera, moldaketak egiteko baliabideak eskuratzea

 

Edukiak

  • Jolasaren kontzeptua: ezaugarriak eta funtzioak
  • Jolasak haurraren garapenean duen garrantzia aztertzea.
  • Kontutan hartu beharrekoa jolasa edo jostailua aukeratzerakoan.
  • Jolasa eta jostailua egokitzeko baliabideak: kontutan eduki beharrekoa.

 

Metodologia

Metodologia aktiboa erabiliko da, partaideen ezagutzetatik abiatuta ikastaroa eraikiko da taldearen beharretara egokituz.

Erabiliko diren teknikak:

  • Idei zaparrada
  • Eztabaidak.
  • Kasuen azterketa.
  • Role-playing

Nori zuzendua

Asialdietako hezitzaileak

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea argibideak BERBARO elkartearen web gunean: www.berbaro.com

Oharrak

Ikastaroa bi egunetakoa da. Ekainak 2, astelehena, eta ekainak 4, asteazkena.

Etiketak

jostailu, hezitzaile, haur, gazte, begirale, aisialdi

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.