Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza

Zelan hobetu (unibertsitateko) ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 7a

Azken urte hauetan ahalegin handia egin da euskarazko testuen kalitatea hobetzeko asmoz. Testu zuzenak, egokiak eta komunikatiboak sortzea helburu, hainbat lan garatu dira. Ikasmaterialei dagokienez ere, asko aurreratu da eta asko dira orain irakasleen esku dauden baliabideak. Testu zuzenak sortzea ez da nahikoa, testuek egokiak ere izan behar dute dagokien esparruan, eta komunikatiboak. Joxerra Garziari jarraiki, “euskara komunikatiboaz hitz egitea euskararen kalitateaz hitz egitea da, euskara ona komunikaziorako egokia dena baita, eta ez besterik”. Beraz, hiru arlo horiek —ortotipografia, esaterako, ahaztu barik — landu behar dira azken emaitza kalitatezkoa izan dadin.

Datak: ekainak 17, 19, 24 eta 27

Irakaslea

  • Ander Altuna Gabiola

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-zuzentzailea. UEUkidea.

Helburuak

  • Testu zuzenak: zuzenak euskara zuzena esan nahi du, hau da, euskara batuan (Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak aintzat hartuta) idatzita egotea eta gramatika zuzena izatea (deklinabidea, izenaren eta aditzaren morfologia, joskera...). Era berean, kalko okerrak eta antzeko “interferentzia” desegokiak identifikatu eta zuzenduko dira.
  • Testu egokiak: batez ere lexiko egokia (dagokion mailakoa) bermatzea eta terminologia zaintzea (komunitate zientifikoan adostutako terminoak erabiltzea) esan nahi du.
  • Komunikazioa: komunikatiboa da testua irakurri ahala, lehengo irakurraldian, eragozpenik gabe ulertzen dena. Atal honetan, batik bat, estiloari erreparatzen zaio: aditza gehiegi ez atzeratzea; subjektua eta aditza gehiegi ez aldentzea; kohesio-mekanismoak zaintzea…
  • Puntuazioa.

Edukiak

  • Euskara baturako Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak.
  • Hiztegi Batua.
  • EIMAren estilo-liburuak.
  • Sareko baliabideak.
  • Ortotipografia.

Metodologia

Arlo teorikoa landuko bada ere, gehienbat arlo praktikoa landuko da. Adibideak eta ariketak erabiliko dira edukiak lantzeko.

Nori zuzendua

EHUko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.

Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Isabel Elorzari

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.

Babesleak

Etiketak

ueu, ikastaroak, hizkuntza tresnak, euskarazko baliabideak, internet euskaraz, zuzentasuna, puntuazioa, interneteko baliabideak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.