Irakasleen formakuntza :: Informatika

928 Ubuntu

  • Hasiera-data: 2013(e)ko irailaren 30a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko urriaren 31a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Beste. 0:0-0:0
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Ikastaro honetan software librea zer den eta ikasgelatan zertarako erabili daitekeen azalduko da, modu praktiko batean. Horrez gain software librearen atzetik dagoen filosofiari buruz hausnarketa egingo da, partaideen iritziak ezagutuz eta zalantzei buruz hitz eginez.

Ez du aurrez aurreko saiorik, % 100 on line da.

Irakaslea

  • Maider Likona Santamarina

    Informatikan ingeniaria.

    unibertsitatea.net atarian irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea da; Informazioaren trataerak hezkuntzaren alorrean ematen dituen aukeraz jabetu; Software askearen ezaugarriak ezagutu eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetu; Eskola 2.0 ordenagailuak Ubuntu sisteman eroso erabili. Software libreak eskaintzen dituen errekurtsoak ezagutu eta erabiltzen ikasi.

Irakaslea gai izango da bere alorreko programa libreak zeintzuk diren bilatu eta instalatzeko.

Edukiak

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa izango du. Alde teorikoa praktikoa baino askoz txikiagoa izango da, eta bertan software librearen filosofia, genero ikuspegiaren errespetua, laguntza nondik jaso, nola parte hartu eta lan-fluxuei buruzko eztabaida aurrera eramango da. Gai hauek lantzeko software librean erabiltzen den bazar metodologia erabiliko da.

 

Ikastaroaren alde nagusia praktikoa izango da. Atal ezberdinetan banatuta egongo da:

 

Hasieran software librearen hastapenak azalduko dira (software librea, Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak…); atal honen helburua ohiko erabilpenean agertzen diren arazoak identifikatu, konpondu eta eguneroko funtzionamenduan erosotasuna lortzea da. Bereziki hizkuntzen ezarpena landuko da, ikasleek software librean erabiltzen den lokalizazio sistema ulertu, barneratu eta hizkuntza anitz duen sistema batean sortzen diren arazoei aurre egiteko baliabideak ezagutuko dituzte. Software libreko tresna nagusien sarrera txiki bat egingo da, hezkuntzarako erabilgarriak diren programen oinarrizko erabilera erakutsiz eta dokumentazioa lortzeko bideak landuz.

 

Ikastaroaren beste atal bat instalazioa izango da. Ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatu eta eguneratuko dute. Atal honetan bereziki landuko dugu eguneratzean agertzen diren arazoak: eguneratze-segurua eta eguneratze osoaren arteko ezberdintasunak; sistema-eguneratzea eta bertsio berritzeak dakartzan arazoak.

 

Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; Landuko den sistema eragileak eta programek euskaraz erabiltzeko aukera dute; Ikasleek egingo dituzten lan guztiak modu kolaboratzailean planteatuko dira eta hauek burutzeko wiki plataforma kolaboratzaile bat erabiltzeko aukera izango dute. Horrez gain Interneten informazioa bilatzen eta klasifikatzen ikasiko dute, praktika guztietan landuko baita. Horrez gain ikastaroko materiala modu kolaboratzailean landuko da, wiki bat erabiliz.

Metodologia

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Ikastaroa batez ere praktikoa izango da. Irakasleak azalpenak eman ondoren, denboraren zati handi batean ariketa praktikoak egingo dira aipatutako kontzeptuak eta prozedurak finkatzeko; ariketa guztietan informazioa Interneten bilatu beharko da, ikasleek bere kasa informazioa bilatzen abilezia har dezaten. Ariketen jarraipena egiteko ikasleek bideo tutorialak sortuko dituzte, besteak beste. Irakasle eta ikasleen arteko komunikaziorako txat bat eta bideo deiak erabiliko dira.

Klasean sortzen diren zalantzak, apunteak eta oro har, ikastaroko materiala wiki batean publikatu eta ikastaroa aurrera doan heinean osatzen joango da.

Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; Partaide bakoitzak programa libre horren gaineko informazioa (xedea, instalaziorako jarraibideak...) txosten-memoria (II fasea) batean jasoko du eta ikastaroko plataforman argitaratuko du.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ubuntu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.