Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

304 Laneko gatazkak ikaskuntza-aukera bihurtzea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Noiz behinka, geure inguruan, hainbat pertsonekin deseroso senti gaitezke eta nahiago izaten dugu urrun mantendu. Batzuetan ordea, zaila suertatzen zaigu distantzia hori gordetzea, are gehiago berarekin batera ordu asko eman behar baditugu elkar lanean.

Gatazka bat blokeatuta dagoenean, gutxienez bi aukera daukagu; blokeaturik mantendu, ondoeza areagotuz, edo ikuspegi berri baten bila abiatu...

Datak: maiatzaren 5a, 7a, 12a, 14a, 19a, 21a eta 26a.

Irakaslea

Helburuak

  • Barne hausnarketa eta ezagutza sustatzea
  • Entzuketa aktiboa eta enpatia lantzea
  • Errespetuan oinarritutako komunikazioa jorratzea

Edukiak

  • Barne hausnarketa eta ezagutza:
    • Hausnartu eta ulertu zertan blokeatzen garen: Zer ez dut gustuko? Zer pentsatzen dut? Zer sentitzen dut? (haserrea, tristura, beldurra... ) Zer nahi dut? Zer behar dut?
  • Entzuketa aktiboa eta enpatia
    • Errespetua eta entzuketa aktiboa: ohartu epaiez eta pasatzen utzi
    • Enpatia: bestearen jarrera ulertzen saiatu (ados ez egon arren)
  • Errespetuan oinarritutako komunikazioa
    • Asertibitatea (pasibotasuna eta oldarkortasunaren arteko erdi-bidea)
    • “Ni” mezuak
    • Errekonozimendua: esker ona
    • Barkamena
    • Proposamenak, erabakiak
    • Adostasuna “ni irabazle, zu irabazle”

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta bertaratuen partaidetza aktiboa sustatuko da.

 

1. eguna: 2 ordu (aurrez aurreko saioa)

  • Aurkezpenaren ostean, norberak aukeratuko du hurrengo egunotan landuko duen gatazka

2. egunetik 5. egunera: 3 ordu (10 minutuko atsedena) (aurrez aurreko saioak)

  • “Barne hausnarketa eta ezagutza”
  • “Entzuketa aktiboa eta enpatia”
  • “Errespetuan oinarritutako komunikazioa (I)”
  • “Errespetuan oinarritutako komunikazioa (II)”

 6. eguna: 3 ordu (txostena)

  • Txostenak bi atal nagusi bilduko ditu:
    • Batetik, parte-hartzaile bakoitzak ikastaroarekiko bere balorazio propioa jasoko du, hainbat galderari erantzuna emanez: Zer da gehien/gutxien gustatu zaidana? Zergatik? Zer da gehien/gutxien kostatu zaidana? Zergatik? Iradokizunik?...
    • Bestetik, ikastaroaren ikaspenik nabarmenenak aipatuko dituzte: Zertaz ohartu naiz? Zer ikasi dut?, lehenengo egunean aukeratutako gatazkaren inguruan idatziz aplikatuz.

 7. eguna: 3 ordu (aurrez aurreko saioa)

  • Banaka egindako lanaren (txostena) ondorio nagusiak taldean partekatu eta agurra.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

2. izen emate epean:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

gatazka

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.