Irakasleen formakuntza :: Fisika, Kimika

792 Fisika eta Kimikako lan praktikoak laborategian.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 1a

Gaur egun ikasle askoren arazoa eta eskola-porrotaren arrazoietako bat interes falta da. Derrigorrezko Hezkuntzako ikasle askok ez dute ikastea beren gaitasunak ugaltzeko eta mundura zabaltzeko aukera ikusten, haiei ezarritako zama baizik. Horrek ikasteko gaitasuna nabarmen murrizten du eta ikasleak tranpak erabiltzera eta eskolarekiko egoera gatazkatsu batera eramaten ditu. Egoera horretan ikastea denbora eta energia alferrik galtzea da, bai ikasleentzat, bai irakasle eta baliabideak jartzen dituztenentzat. Gogoratzen naiz ikaskide batek behin esan zidala berak ez zuela ezer eskolan ikasi. Ikasitako guztia edo unibertsitatean edo bere kabuz ikasia omen zuen. Horrelako iritziak garbi adierazten du hezkuntza sistemak baduela zer hobetua. Bestalde, gogoratzen naiz nire ikasleek nola galdetzen zidaten ordua hasi baino lehen ea laborategira joan behar genuen. Esperimentuak egitea, lehiaketetan parte hartzea bezala, ikasleak motibatzen dituen bide bat da. Ikastaro honetan laborategian esperimentu interesgarriak egiteko zenbait proposamen emango dira; sinpleak dira eta edozein tokitan aurki daitekeen tresneria erabiliz egin daitezke.

 

Datak: irailak 18, 19, 23, 30 eta urriak 1

Irakasleak

  • Alfred Ludwig Sanz-Orrio
  • Leire Paz Leiza

Helburuak

  • Ikasleak zientziaz inguratuta gaudela onartzea
  • Ikasleak bere etxean pentsatu baino gauza erabilgarri gehiago daudela onartzea
  • Ikasleak eskolan ikasitakoa benetan baliagarria dela onartzea
  • Ikasleak klase teorikoan ikasitakoa errazago ulertzea
  • Ikasleengan zientzietarako interesa sortzea.

Edukiak

I. FASEA

1. ordua: Oxidazioa eta erredukzioa, elektrizitatea

2.-3. orduak: Pila galbanikoa egitea, etxean aurki daitezkeen metal ezberdinez elektrizitatea sortzea. Tentsioaren bitartez metal mota asmatzea. Pila galbanikoaren bitartez hidrogenoa sortzea. Laborategia

4. ordua: Bizidunek energia lortzeko erabiltzen duten zientzia (I)

5. ordua: Parte hartzaileek esperimentuak egin behar dituzte eskura daukaten materia organikoarekin, alkohola, beste erregairen bat edo pila galbanikoa sortzeko. Laborategia

6. ordua: Bizidunek energia lortzeko erabiltzen duten zientzia (II)

7.-8. orduak: Pila biologikoa: Parte hartzaileek materia organikoa erabiliz pila galbaniko bat egin behar dute. Horretarako materia organiko desberdinekin saiatu behar dira, baita hondakin organikoarekin ere. Laborategia

9. ordua: Transesterifikazioa eta Biodiesela

10. ordua: Parte hartzaileek olio berriarekin biodiesela egin behar dute. Laborategia

11. ordua: Parte hartzaileek frijitzeko erabili izan den olioarekin biodiesela egin behar dute. Laborategia

12.-13.-14.-15. orduak: Emaitzak eztabaidatzea, proposamenak. Laborategia

 

II. FASEA

16.-17.-18. orduak: Parte hartzaileek lehen fasean egindako esperimentuetako bat aukeratu behar dute ikasleekin egiteko. Emaitzak memoria labur batean idatzi eta eztabaidatu behar dute.

Metodologia

Teorriko-praktikoa, baina bereziki praktikoa.

Nori zuzendua

Orokorrean DBH eta Batxillergoko irakasleei zuzenduta

Matrikulaziorako argibideak

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Etiketak

Garatu, ikastaroak, irakasleak, zientzia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.