Irakasleen formakuntza :: Geologia

283 Google earth eta google maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Ikastaro honen bidez Google Earth eta Google Maps baliabide pedagogiko bihurtzen ikasiko dugu.

Google Maps-en erregistratu, mapak sortu eta partekatu egingo ditugu, ikasle, irakasle zein gurasoen arteko elkarlana sustatuz.

Google Earth-en bidez mapak sortzeko aukerak landuko ditugu, eta beste tresna geografiko batzuekin dauden loturak ikusiko ditugu.

Informazio geografikoa oinarri izanda hainbat esparrutako gaiak landuko ditugu, eta informazio geografikoa lantzeko dauden beste tresnekin lotuko dugu, tresna horietan sakondu gabe, hauen berri izateko eta ikasitakoaren aukera zabalez konturatzeko.

Aldi berean Sarean gai honen inguruan dauden baliabideez ohartzea eta erabiltzeko gai izatea bilatzen da, informazioa elkartrukatzea, hobetzea eta honen gainean jarrera kritikoa edukitzeko ahalmena garatzea.

Ikastaro hau on-line emango da, baina aurrez aurreko bi saio izango ditu, eta Youtubeko kanal bat bideratuko da bideotutorialak jarraitzeko.

Aurrez aurreko saioen datak: otsailak 24 eta martxoak 31

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Geolokalizazioaren erabilera didaktikoa lantzea
  • Geolokalizaziorako tresnak ezagutzea
  • Geoerreferentzia aplikazioak ezagutu eta praktikatzea
  • Jasotako ezagutzekin jarduera didaktikoak planifikatzen ikastea

Edukiak

1. Modulua: Kartografiaren oinarriak eta Google: oinarrizko azalpenak

2. Modulua: Google Maps

3. Modulua: Google Earth

4. Modulua: Zientzia hezkuntzarako erabilpenak (Google Site-an mapak txertatu,…)

Metodologia

Ikastaroak aurrez aurreko saio bi izango ditu, baina ikastaroaren hasieran eta bestea amaieran. Gainontzeko orduak on-line izango dira. Edukiak 4 bloketan banatuta egongo dira, eta bloke bakoitzaren lanketarako astebeteko epea egongo da. Hau da, ikasle bakoitzak bere erritmoan egin ahalko du lana baina modu koordinatuan. Garrantzitsua da ikasleak aldi berean jarduera bertsuetan aritzea, foroetan eta beste eztabaidak sortu daitezen, eta ikastaroa aberastu dezaten.

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da bi tutore pertsonalekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

2. izen emate epean:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

Google erth, google mapz

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.