Irakasleen formakuntza :: Historia

158 Gaur egungo munduaren historia 1945-2012 dokumentuetan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 2a

Ikastaro honetan, II Mundu Gerraren ostean munduak izan duen bilakaera politiko eta ekonomikoa aztertuko dugu. Azterketa hori azken sei hamarkadetako eragile

nagusiek sortutako dokumentuetatik abiatuko dugu. Horietatik hasita une historiko eta gune geografiko garrantzitsuenak izango ditugu aztergai.

Datak: maiatzak 5, 7, 12, 14, 19, 21, 26 eta 28.

Irakaslea

  • Pedro Zuberogoitia Espilla

    Irakaslea.

Helburuak

Ezin da ulertu egungo mundua azken hirurogei urteetako historian, sortutako dokumentuak kontuan hartu gabe.

Edukiak

  • Mundua 1945tik, mundu bipolarraren sorrera.
  • Gerra Hotzaren bilakaera.
  • Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak eta Japonia: hazkunde eta krisia.
  • Estatu Batuak-Europar Batasunaren eraikuntza-prozesua.
  • Sobietar Batasuna eta Europako mundu komunistaren bilakaera.
  • Txina, Iraultzatik egungo egoerara.
  • Hirugarren Mundua: deskolonizazioa eta azpigarapena.
  • Afrika, krisian murgilduta.
  • Hego eta Erdialdeko Amerika: azpigarapenaren eta iraultzaren artean.
  • Palestina, Israel eta Abiarren arteko gatazka.
  • Mundua Iraileak 11 geroztik.
  • Globalizazioaren garaia
  • Udaberri arabiarra.
  • Mundu multipolarra. BRICS taldearen sorrera.

Metodologia

Bi ordu eta erdiko zortzi saio izango lirateke. Sei saiotan bi gai aztertuko genituzke eta gainontzeko bietan (5. eta 6. saioak) gai bakarra. Azken gaia (Mundu multipolarra. BRICS taldearen sorrera) berria litzateke. Hona hemen banaketa:

 1. Mundua 1945tik, mundu bipolarraren sorrera. Gerra Hotzaren bilakaera.

2. Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak eta Japonia: hazkunde eta krisia. Estatu Batuak-Europar Batasunaren eraikuntza-prozesua.

3. Sobietar Batasuna eta Europako mundu komunistaren bilakaera. Txina, Iraultzatik egungo egoerara.

4. Hirugarren Mundua: deskolonizazioa eta azpigarapena. Afrika, krisian murgilduta.

5. Hego eta Erdialdeko Amerika: azpigarapenaren eta iraultzaren artean.

6. Palestina, Israel eta Arabiarren arteko gatazka.

7. Mundua Irailak 11 geroztik. Globalizazioaren garaia.

8. Udaberri arabiarra. Mundu multipolarra. BRICS taldearen sorrera.

Abiapuntua beti izango da testu bat. Testuaren iruzkin azkar batekin sartuko gara gaian eta bertan aipatzen diren pertsonak eta gertaerak harilkatuko azalpena. Arreta bereziarekin zainduko da testuetako batzuk emakumezkoek sortutakoak izatea.

Gai guztietan egingo dugu eskema bat (buru-mapen eran) arlo sozioekonomikoa, politikoa, militarra eta kulturala elkarlotuz. Genero ikuspegia ere gai guztietan aztertuko dugu.

Gai bakoitzarekin mapa bat landuko dugu gutxienez.

Ideien-trukea eta gogoeta bultzatzeko blog bat jarriko dut martxan ikastaroa hasi bezain laster. Bertan saio bakoitzaren ostean ikasle bikote batek eztabaida edota hausnarketa eragin ahal duten hiruzpalau galderak jarriko ditu. Bigarren bikote batek, berriz, gaiari dagokion biografia labur bat landuko du.

Sintesi-gaitasuna jorratzeko, berriz, ikasle bakoitzak saioen amaieran twitter bidezko laburpenak egin beharko ditu (140 edo 280 karaktere erabiliz) indar-ideia nagusia(k) bilduz.

Hemen aipatutako guztiak dira irakasleek etorkizunean euren geletan erabili ahal izango dituzten tresnak, betiere nork bere mailara eta taldearen izaerara egokituz.

Nori zuzendua

DBH, Batxiler eta Berritzeguneetako irakasleei zuzenduta

Matrikulaziorako argibideak

2. izen emate epea.

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

Garatu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.