Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

286 Heziketa literarioa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu

Literatura zaletasuna biziarazteko funtsa heziketa literarioan datza batik bat. Heziketa literarioan sakonduz eta ikasleei obrak interpretatzeko baliabideak eskainiz, testuak lantzeko gaitasunak garatuko dituzte, eta literatura irakurtzeko autonomia garatuko dute.

Harrera literarioan edo irakurketa literarioan murgiltzeko hizkuntza-kode eta genero-kode berezitu batean gaitu behar dute ikasleek, alegia, komunikazio literarioan konpetentziak erdietsi behar dute. Horretarako, ezinbestekoa da honako hiru alderdi hauek lantzea:

a- Mundu sinbolikoak: literatura testuetan garaturiko eta proposaturiko sinboloez jabetzeko irakurleak (edo hartzaileak) literatura baliabideak eta literatura-kodeak identifikatzeko eta interpretatzeko gaitasuna garatu behar du.

b- Testuartekotasuna: zenbait literatura testuetan eginiko aipuak, erreferentziak edo keinuak ulertzeko, irakurleak (edo hartzaileak) literatura testuen arteko zubiak eraikitzeko gaitasuna garatu behar du, eta baita mugimendu literarioen arteko loturak egiteko gaitasuna ere.

c- Diziplinartekotasuna: zenbait literatura testuen interpretazioan sakontzeko, premiazkoa da irakurleak (edo hartzaileak) literatura testuen eta bestelako diziplina artistikoen arteko zubiak eraikitzeko gaitasuna garatzea.

 

Hiru alderdi horietan sakontzeko proposamen didaktikoak garatuko ditugu ikastaro honetan.

 

Datak: azaroak 19, 21, 26, 28, abenduak 3, 10, 12

Irakasleak

  • Iratxe Retolaza Gutierrez

    UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

  • Amaia Serrano Mariezkurrena

    UEUko Literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea.

Helburuak

Ikastaro honek honako helburu hauek izango ditu jomugan:

  • Heziketa literarioaren funtzioak lantzea.
  • Literaturaren didaktikaren joerak aztertzea.
  • Curriculumeko literatura edukiak aztertzea, eta horietariko bakoitza garatzeko aproposa den joera didaktikoa identifikatzeko gaitasuna garatzea.
  • Literaturaren irakurketaren autonomian sakontzeko garatu diren proposamen didaktikoak ezagutzea.

Edukiak

Ikastaro hau hiru modulutan garatuko da:

 

1. MODULUA: Irakurzaletasuna eta irakurbideak

Heziketa literarioaren funtzioak zehaztuko eta eztabaidatuko ditugu modulu honetan, eta irakurzaletasuna eta irakurbideak lantzeko proposamen didaktiko zenbait aztertuko ditugu.

a) Heziketa literarioaren definiziorantz

b) Literatura testuak nola hautatu: zenbait irizpide.

c) Liburu bat nola landu: zenbait ibilbide eta proposamen didaktiko.

d) Testu labur bat nola interpretatu: zenbait esperientzia eta proposamen didaktiko.

 

2. MODULUA: Irakurketa konparatua: diziplinartekotasuna

Literaturaren eta beste zenbait diziplina artistikoen arteko zubiak aztertuko ditugu modulu honetan, betiere irakurketa literarioaren bideetan sakontzeko.

a) Literatura eta zinemaren arteko zubiak irakaskuntzan

b) Literatura eta komikiaren arteko zubiak irakaskuntzan

c) Literatura eta ilustrazioaren arteko zubiak irakaskuntzan

d) Literatura eta Interneten arteko zubiak irakaskuntzan

 

 3. MODULUA: Sormen-tailerrak eta literatura testuaren birsorkuntzak

Sormena lantzeko, literatura testuen interpretazioan sakontzetik abiatuko gara, eta horretarako, literatura testu baten birsorkuntzarako proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko ditugu, hainbat euskarri lantzeko, eta hitzak beste adierazpide batzurekin (irudia, hotsa eta mugimendua) harremanetan jarriz, nola irakur daitekeen aztertzeko.

a) Literatura testuaren birsorkuntza literarioa

b) Literatura testu idatzitik audio-literaturara

c) Literatura testu idatzitik fotonobelara / fotopoemara

d) Literatura testu idatzitik bideoliteraturara

Metodologia

Ikastaroa % 100 aurrez aurreko da. 3 orduko 6 saio eta 2 orduko saio bat izango dira.

Ikastaroak izaera praktikoa izango du. Modulu bakoitzaren helburuak erdiesteko jarduera zehatzak egingo dira programan jasotako langaien inguruan. Ikasleek irakasleen lankidetza eta laguntza izango dute sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.

Nori zuzendua

Lehen Hekzuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo irakasleei zuzenduta orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

2. izen emate epea.

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

heziketa, literatura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.