Irakasleen formakuntza :: Historia

788 Memoria-historikoaren lanketa DBHn; proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren bidez.

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 2a

Oroimen historikoaren berreskurapenean, ekimenak bideratzeko baliabideak eskaini gura ditu ikastaroak, DBHko ikasleek etxeko historia eta gertuko iragana deskubritzeko grina gara dezaten. Irakasleen gidaritzapean, historiak debekatutako aurreko belaunaldien transmisioa bideratuko dute ikasleek. Oroimen historikoaren lanketak herriari ekarpen handia egingo diotela egiaztatuko dute.

Aurrez aurreko saioen datak: irailak 25 eta urriak 31

Irakaslea

  • Maria González Gorosarri

    Komunikazioan Doktore Europarra, Oroimen Historikoaren genero ikuspegiari buruzko ikertzailea. UEUko kidea.

Helburuak

  • Memoria historikoa zer den ezagutzea eta DBHko gizarte-zientzien ikasgaian izan dezakeen ekarpena analizatzea (tokian tokiko historia eta ondarea; XX mendeko gerrak; gatazkak edo/eta baztertutako kolektiboak, gizarte-aldaketa prozesuak … aztertuz).
  • Ahozko historiaren bidez ikasleek memoria historikoa nola landu dezaketen aztertzea.
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren oinarriak ezagutzea.
  • DBHn gizarte zientzietako ikaste-prozesuetan ikasleek zailtasunak dituzten arloak gisa honetako proiektuekin nola landu gogoeta egitea.
  • Gizarte eta herritartasunerako konpetentziez gain memoria historikoa lantzeak zein konpetentzia garatzen lagundu dezakeen gogoeta egitea.

Edukiak

ALDE TEORIKOA (testuen eta kasu praktikoen lanketa)

1.- Oroimen historikoaren berreskurapena

Oroimen historikoaren definizioa, oroimenaren berreskurapenaren bilakaera, Oroimen Historikoaren legea, tokian tokiko udalen eta gizarte mugimenduen ekimenak.

Kasu praktikoa: Galdetegia, glosategia eta sareko eztabaida zabaltzea.

2.- Lekukotzak

Ahozko testigantzak jasotzeko ekimenak eta beharrezko baliabideak (softwarea, batez ere).

Kasu praktikoa: "Zerua sutik dator" dokumentala.

3.- Historia ezabatuaren berreskurapena

Alde batetik, 1930eko gizartearen ezaugarriak, Errepublikaren ekarpenak, militarren etengabeko Estatu kolpeen saiakerak etab. Bestetik, 1936ko Estatu kolpearen prestakuntza eta gauzatzea, Europako faxismoarekiko loturak, bonbardaketak eta errepresioa.

Kasu praktikoa: Orduko prentsa-artikuluen azterketa.

4.- Oroimena dokumentatzea:

Ikerkuntza abiatzeko artxiboak, lekukotzak jasotzeko protokoloak, lekukotzen testuingururako bibliografia, garaiko dokumentuak eta orduko prentsa.

Kasu praktikoa: "Durango, oroimenaren gogoan" dokumentala.

 

4.2. PROIEKTUAREN AURREDISEINUA

Alde batetik, tokian tokiko oroimen historikoa berreskuratzeko gazteei zuzendutako ekimenak ezagutuko ditugu: irrati saioa eramatea (Durango Irratiaren kasua), Errepublikako musika banda (Andoainen), "Udaberririk ankerrena" komikia etab.  Lan horrek bost ordu hartuko ditu.

Bestetik, irakas-ordutegitik kanpoko orduetan, oroimen historikoaren lantzeko proiektua garatzeko helburuak eta metodologia landuko ditugu.

Metodologia

Ikastaroan sarean ematekoa denez, alde teorikoa eskegi eta kasu praktikoak foroetan landuko ditugu. Ondoren, oroimen historikoaren berreskurapenerako proiektuak ezagutuko ditugu, ikasleen proiektuaren aurrediseinua bideratzeko. Azkenik, norbere proiektuaren aurrediseinuak beste 5 ordu eramango dizkie.

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonal batekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

 

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Nori zuzendua

DBHko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Etiketak

Garatu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.