Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

271 Psikomotrizitatea haurreskolan

  • Hasiera-data: 2010(e)ko urtarrilaren 11a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko martxoaren 1a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:00-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko urriaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urtarrilaren 11a

Ikastaro hau astelehenetan (urtarrilak 11, 18, 25 otsailak 1, 8, 15, 22 eta martxoak 1) izango da

Psikomotrizitateak 0-2 urte artekoen garapenean duen garrantzia aztertu eta hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa landuko da ikastaro honetan.

Helburuak

  • Psikomotrizitate praktikak hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa ezagutzea
  • Praktika honek umearen heldutasun neurofosiologikoan eta psikologikoan eragin dezakeen onura aztertzea
  • Umeak bere adierazpen psikomotorea harremanean eta komunikazioan eraldatu dezakeen behatzea.

Edukiak

  • Psikomotrizitateari buruzko espektatibak eta aurretiazko ideiak: psikomotrizitatea eta hezkuntza , garapena eta garapenean eskuartzea, berezko jarduera eta jolasa, jolasa eta psikomotrizitatea, gela eta sala, hezitzailea eta psikomotrizista eta azkenik, garapena, haziera, heltzea eta ikastea eta ikastaroaren metodologiaren eta antolamenduaren aurkezpena.
  • Psikomotrizitatearen dimentsio ebolutiboa: erreflexuetatik borondatezko jardueretara, oinez hastea eta eskuaren meneramena, emozioak eta giza harremanak, hizkuntza eta pentsamendua, lehen haurtzaroaren funtzioa eta azkenik, berezko jarduera eta jarduera didaktikoa.
  • Psikomotrizitatearen dimentsio didaktikoa: abiapuntua: haurra eta inguru psikomotorea, helburuak: komunikazioa, sormena eta pentsamendua. Ezinbesteko baldintza: segurtasuna eta oreka, inguru fisikoa: antolaketa, uneak, denbora, materiala, jardueren bilakaera, haurren produkzio eta gure eskuartzearen mailak: sentso-motorea, aurre-sinbolikoa eta sinbolikoa eta azkenik, giza-ingurua: psikomotrizistaren jarrerak eta zereginak
  • Lehen urteko psikomotrizitatea: ama jarduera, harremana eta emozioak, hizkuntzaren erabilera, bakarkako trataera eta arreta paraleloa
  • Bigarren urteko psikomotrizitatea: bertikaltasunaren bidean: buruaren meneramena, jesartzea, tatarrez eta lau katuka egitea eta oinez hastea, psikomotrizitate gelaren antolakuntza horizontala, jarduera sentsorimotorea, harremana eta emozioak eta azkenik hizkuntzaren erabilera
  • Normaltasuna eta garapen nahasteak lehen haurtzaroan

Metodologia

Metodologia praktikoa - partehartzailea izango da, honetarako dinamika desberdinak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Otsailak 1ean ez da saiorik egingo. Martxoaren 8an errekuperatuko da.

Martxoaren 8ko saioa ere elurragatik bertan behera, martxoaren 15ean errekuperatuko da.

Babesleak

  • ez dago