Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

Heziketa emozionala genero ikuspegitik. Proiektua

  • Hasiera-data: 2013(e)ko otsailaren 18a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko maiatzaren 9a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 160.00 ordu

Hezkidetzari, orain artean, ez zaio nahiko garrantzirik eman, orokorrena, haur hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, arlo honetan ere baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolatzen diren une beretik harreman parekideak lantzea komenigarria da eta horretarako hezkuntza afektibo-emozionala funtsezkoa da. Izan ere, haurren arteko errespetua eta maitasuna landuz, identitatearen garapen integral, positibo eta orekatua ahalbidetzen dugu, beraz, etorkizunean izango diren heldu independente eta autonomoen lehenengo mugarriak ezartzen ditugu.

Proiektu honen bitartez, hezkuntza afektibo-emozionaletik abiatuz, hezkidetza lantzeko proiektuak egingo ditugu.

4 taldek hartuko dute parte proiektuaren lanketa honetan:

  • 1. taldea, Ortuella: otsailak 18, 20, 25, 27, martxoak 4, maiatzak 6
  • 2. taldea, Bilbo: otsailak 19, 21, 26, 28, martxoak 5, maiatzak 7
  • 3. taldea, Gasteiz: martxoak 6, 11, 13, 18, 20, maiatzak 8
  • 4. taldea, Donostia: martxoak 7, 12, 14, 19, 21, maiatzak 9

Irakaslea

Helburuak

Honako helburu orokorrak erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

  • Haur txikien identitatearen garapena eta genero identitatearen garapenaren prozesua ezagutu eta kritikoki aztertu.
  • Haur txikien prozesu emozional, afektibo eta soziala ulertu; txikien autonomia eta segurtasun afektiboa zein emozionala garatzeko bideak kritikoki aztertuz.
  • Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu, baloratu eta, bereziki, gaiaren inguruan hausnartu.
  • Heziketa afektibo-emozionala eta praktika hezkidetzailea garatzeko gakoak eskuratu.

Edukiak

Lau bloketan banatuko ditugu eduki nagusiak:

  1. Generoaren transmisioa.
  2. Genero sistema haur txikien nortasunaren eraikuntzan.
  3. Hezkidetza.
  4. Heziketa afektiboa.

Metodologia

Hezitzaile bakoitzak 42 orduko lana egingo du. 18 ordu aurrez-aurreko saioetan (6 saio) eta 24 ordu ez-presentzial (taldeka haurreskola bakoitzeko proiektua lantzeko). Honela antolatuko ditugu saioak.

Nori zuzendua

Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

Etiketak

generoa, berdintasuna, haur hezkuntza, haurreskolak, proiektuak, ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.