Irakasleen formakuntza :: Marketin

Komunikazio eta marketin tailerra.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko apirilaren 26a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko maiatzaren 4a
  • Tokia: Gasteiz-Hegoalde Gizarte Etxea
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu

Ikastaro hau AEKren barne formazio plangintzaren barne eman da. Beren-beregi antolatutako ikastaroa da. Irakasleak EGKko kideak dira.

Ikastaroa bi aldiz eman zen, bi talde ezberdinei eman zitzaien:

  1. apirilak 26-27
  2. maiatzak 3-4

Irakasleak

  • Leire Abaigar Elortza
  • Itsaso Estarrona Elizondo

    Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, EGKko komunikazio arduraduna.

  • Iñaki Landa García

    Komunikazioak eta Humanitateak lizentziatua, EGKko Gipuzkoako koordinatzailea, UEUkidea.

  • Iñaki Larrañaga Aizpurua

Helburuak

AEKk markatutako helburuak: Ikasguek kanpaina zuzenak eta eraginkorrak diseinatzea, ikasguetako zuzendariek kanpaina egiteko dituzten baliabideak optimizatzen ikastea.

Edukiak

Lehen egunean:

  • Ikastaroaren aurkezpena.
  • Irakasle / ikasleen aurkezpena.
  • Komunikatu edo hil: barne eta kanpo komunikazioa. Komunikazio planak.
  • Kanpainak ohiko komunikabideetan:
  • Euskal Herriko hedabideen mapa.
  • Hedabideen antolakumendua eta funtzionamendua.
  • Kazetaritza-generoak.
  • Komunikabideen helbideak non aurkitu.
  • Atsedenaldia.
  • Komunikabideetan egiten EZ diren beste kanpaina batzuk.
  • Esperientzia onen (eta txarren) mapa.

 

 

Bigarren egunean:

  • Interneten komunikatu. Blogak. Sare sozialak (Facebook, Tuenti, Twitter).
  • Marketing esperientziak. Komunikazio-gerrila.
  • Marketing planaren pausuak.
  • Diseinatu ezazue zuen kanpaina. Ariketa.
  • Atsedenaldia.
  • Baliabide praktikoak.
  • Zalantzak eta ekarpenetarako tartea.
  • Ebaluazio-orria.
  • Agurra.

Metodologia

Ikastaro praktikoa.

Nori zuzendua

AEKko ikasguei.

Oharrak

Irakasleak:

1. apirilak 26 eta 27: Itsaso Estarrona eta Iñaki Landa.

2. maiatzak 3 eta 4: Iñaki Landa eta beste bi (Itsaso gaixotu egin zen, Iñakik lotu zituen beste bi irakasleak: Iñaki Larrañaga eta Leire Abaigar)

EGKk irakasle lanagatik faktura egingo digu.

AEKri ordua 100€k kobratuko zaio ikastordua.

Etiketak

ikastaroak, AEK

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.