Irakasleen formakuntza :: Informatika

LaTeX dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa

  • Hasiera-data: 2012(e)ko ekainaren 5a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko ekainaren 21a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu

Aurkezpena:

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Arabako campusean: ekainak 5, 6, 7
  • Bizkaiko campusean: ekainak 12, 13, 14
  • Gipuzkoako campusean: ekainak 19, 20, 21

 

Izena emateko epea: maiatzern 23tik 31ra.

Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak ekoizteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentu hauek ekoizteko LaTeX aplikazioa lantzea.
  • Dokumentu txantiloi propioak ekoizteko baliabideak lantzea.

Edukiak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak planifikatzea eta idazteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentazioa formatu digital normalizatuetan ekoizteko tresnak erabiltzen ikastea.
  • Dokumentazioa paperezko edizio profesionalean ekoizteko tresnak erabiltzen ikastea.
  • Dokumentazioaren formatua, irudiak, taulak, formula matematikoak, aurkezpena eta abar profesionalki ekoizteko baliabideak lantzea.
  • Dokumentuen txantiloiak ekoiztea, irudi korporatiboaren moldaketak, estilo propioak edo behar bereziak asez.

Metodologia

Ikastaroa hiru atal nagusitan banatuko da:

Lehenengoz, dokumentu tekniko eta zientifikoen plangintza eta idazketaren oinarriak ezagutuko dira.

Bigarrenez, LaTeX aplikazioa eskaintzen dituen aukerekin trebatuko gara. Horretarako, ariketa praktikoen bidez LaTeX-ek eskaintzen dituen aukera nagusiak landuko dira.

Azkenik, txantiloiak erabiltzeko eta sortzeko baliabideak eta ariketa praktikoak landuko dira.

Nori zuzendua

Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzenduta dago, eskolak euskaraz emango dituzten eta/edo ikerketako jarduerak euskaraz egingo dituzten irakasle eta ikertzaileei bereziki.

 

Saioen %80ra joatea eskatuko da. Ez zaio egiaztagiririk emango baldintza hori betetzen ez duen partaideari.

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko epea:

 maiatzaren 23tik 31ra.

 

Izena emateko modua: 

Deialdia eta eranskina iragarki oholean.

Eskaerak egiteko UPV/EHUren deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.

Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Josemi Martínez Ricori.

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.

Eskaerarekin batera datorren dokumentazioa aurkeztuko da: posta elektronikoaren bitartez jakinarazpenak jasotzeko adostasuna

Ekainaren 1ean interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez, baita mintegiak non izango diren ere.

Oharrak

 

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, dokumentu tekniko, dokumentu edizioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.