Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Komunikazioa

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko ekainaren 11a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko ekainaren 26a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu

Aurkezpena:

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Arabako campusean: ekainak 11 eta 12
  • Bizkaiko campusean: ekainak 18 eta 19
  • Gipuzkoako campusean: ekainak 25 eta 26

Izena emateko epea: maiatzaren 23tik 31ra.

 

Irakaskuntza unibertsitarioa ere jendaurreko komunikazio-modu bat da eta bere ezaugarriak ditu. Jendaurreko beste hainbat lanbide eta erantzukizun-arlotan bezala, irakaskuntzarenean ere ez dugu beti heziketa eta prestakuntza bereziturik jaso izan, irakaskuntzaren alderdi akademikoa komunikazio eraginkorraren enbor emankorragoan txertatzen ikasteko.

Alde batetik, eduki akademikoen espezializazioa bera dago. Bestetik, ikasleengan ikus-entzunezko edukien kontsumoak eta teknologia digital berrien erabilpenak sortu dituen pertzepzio-gaitasunen eta ikasketa-prozesuen aldaketa. Erabilpen eta komunikazio-arlo gehienetan, ibilian gabiltzala ari gara lantzen euskaldunok gure hizkuntzaren normalkuntza. Norberaren hizkuntza-gaitasunak baldintzapen propioa ezartzen dio irakasle-lana ere komunikazio-gaitasun egoki eta eraginkor baten zerbitzura jartzeko nahiari eta ahaleginari.

Ikastaro honek komunikazio-gaitasunaren ikuspegi holistikoa eskaini nahi du, jendaurreko komunikazioaren eskarmentua jaso dutenen ikuspegi praktikotik abiatuta eta, euskaraz diharduen irakaslea izaki ikasle, hizkuntzaren beraren egokitasunari bereziki erreparatuko dio.

Irakaslea

  • Julian Beloki Guerra

    Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.

Helburuak

  • Ikastarora bildu diren irakasleen diagnosia euskarazko irakaskuntza unibertsitarioak sortzen dizkien gorabehera praktikoez.
  • Autoebaluaziorako lanabes kontzeptualak eta euren praktikotasuna.
  • Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko ildo estrategikoen azalpena.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera egokia lantzeko estrategiak.

Edukiak

  • Idatzitik esanera: ahozkotasunaren ezaugarriak irakaskuntzan.
  • Esatetik erakustera, bidea nola egin?
  • Adierazpide jantzia: hizkuntzaren alderdi fonetikoak eta prosodikoak, ikasleen aurreko jardunean.
  • Gorputz-adierazpidea, proxemia, sikogeografia eta osagarri exogenoen erabilera komunikazio eraginkorrago baten mesedetan.

Metodologia

  • Gaiaren ezagutzan sakontzeko azalpenak.
  • Irakasle-ikasleen parte hartze zuzena, norbanako eta taldeko ariketetan.
  • Astetik asterako hobekuntza-praktika pertsonalizatuak.
  • Kamara aurreko ariketak.
  • Ebaluazio-praktikak.

Nori zuzendua

UPV/EHUko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko epea:

maiatzaren 23tik 31ra.

 

Izena emateko modua: 

Deialdia eta eranskina iragarki oholean.

Eskaerak egiteko UPV/EHUren deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.

Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Josemi Martínez Ricori.

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.

Eskaerarekin batera datorren dokumentazioa aurkeztuko da: posta elektronikoaren bitartez jakinarazpenak jasotzeko adostasuna

Ekainaren 1ean interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez, baita mintegiak non izango diren ere.

Oharrak

Ikastaroa emango den tokia izen ematea onartu ondoren jakinaraziko da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, oratoria, euskarazko baliabideak, jendaurreko komunikazioa, ahozkotasuna, gorputz adierazpena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.