Irakasleen formakuntza :: Arkitektura

297 Euskal Herri-arkitektura

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Irakaslea

  • Itziar Rodriguez Oyarbide

    Arkitektua. Jarduera profesionala arkitektu lanetan, eta UPV/EHUko irakasle.

Helburuak

  • Ikasleak haien inguru kulturalean integratzeko eta inguruarekiko duten lotura sendotzeko teknikak garatzea.
  • Herri-arkitektura iragana ulertzeko baliabide gisa lantzea.
  • Herri-arkitekturarekiko enpatia garatzea, haren iraupena eta estima sustatzeko.

Edukiak

  • Euskal herri-arkitektura ondarezko baliabide didaktiko gisa.
  • Baserriaren sorrera, eboluzioa eta lurraldearekiko egokitzapena.
  • Tipologia.
  • Ikasleei zuzendutako jarduerak.
  • Bisita prestatzeko eta testuinguruan girotzeko jarduerak.
  • Behaketa, ikerketa eta datu-bilketa lantzeko jarduerak.
  • IKTak baliatuz, ikasgeletan interpretazioa, klasifikazioa eta zerrendatzea lantzeko jarduerak.

Metodologia

parte hartzailea.

Euskal Herri-arkitekturaren ardatza baserria izanik ikastaroa horren inguruan egituratuko da. Horrela, baserriaren ezaugarriak, sorrera, tipologia, kokalekuaren arrazoiak eta lurraldearekiko egokitzapena ezagutzea izango da helbururik nagusiena. Horretaz gain, ikasle bakoitzaren inguru zuzeneko baserrien ezagutza jakinaraztea ere izango da ikastaroaren xedea.

 

Ikasgelan alde teorikoa eta praktikoa jorratuko dira.

 

ALDE TEORIKOA: oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko baliabideak emango zaizkie ikasleei. Apunteak (irakasleak garatutakoak) pantaila batean ikusiko dira klasean, eta gero, fotokopien bidez eskuragarri izango dituzte. Irudi ugari erabiliko dira, hori baita horrelako gaia azaltzeko erarik egokiena.

 

ALDE PRAKTIKOA: garrantzi handia izango du ikastaroan proposatutako praktiken eta azken txostenaren garapenak. Klasean bi praktika egiteaz gain (sarrera gisa), txoten bat idaztea eta aurkeztea eskatuko zaie ikasleei. Lana taldeka (2-3 lagunez osatua) egingo dute.

Txostena nola bideratu: lehenengo asteko bigarren saio bukaeran, beraien herrietako baserrien zerrenda osatu beharko dute eta horietako bat aukeratu, azterketa sakon bat gauzatzeko. Zerrenda hori osatzeko internet erabiliko dute batik bat, baliabide gisa; baita udal liburutegiak ere.

Aldi berean, Gipuzkoako baserri katalogatuen zerrenda emango zaie, eta ikasleek adierazi beharko dute horien artean ezagutzen duten bakarren bat. Izan ere, helburua inguruko baserrien estima sustatzea da.

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, ondarea, baserria, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.