Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Internet

315 Kultura arteko hezkuntzaren garapena informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bitartez

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Oharra: gaur, martxoak 13, ez da aurrez aurreko saiorik egingo elurragatik. Gaurko saioa martxoaren 18an egingo da.

 

Ikastaroa on line izango da, eta 3 aurrez aurreko saio izango ditu: otsailak 4, martxoak 11 eta 13

Irakaslea

  • Samira Goddi Mendizabal

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.

    Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzearekin batera Kulturartekotasuna ikuspegia lantzea.

Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea. Gainera, blog edota bestela ohol sistema baten bidez, euren artean ekarpenak, informazioak eta esperientziak trukatu ahal izango dituzte.

Zeharka irakasleek beraiek orri bate eratuko dute, eta bertan ikastaroan zehar lortu eta sortutako materiala eskegiko dute. Horrela, ikastaroa amaitzean gune batean zentralizatuko da informazio osoa, eta bidea zabalduko du teknologia berrien bidez kulturarteko gaiaren inguruan hausnartzera gonbidatuko ditu gainontzeko profesionalak.

Edukiak

Kultura arteko hezkuntzaren gairik funtsezkoenak:

  • Harrera planak, hasierako ebaluazioa, jatorrizko kulturak, kulturateko bitartekaritza... eta Didaktika 2.0.
  • Sarean aurkitzen diten kulturatekotasuna lantzeko praktika onak
  • Jatorrian haurrek dituzten komunikazio-teknologiekin dituzten harremanak adibide batzuk

Baliabideak:

  • Google lankidetzarako tresnak: Google Docs:
  • Multimedia 2.0:
  • Partekatzeko aplikazioak: sarean materialak partekatzeko aplikazioak
  • Internet bidezko itzultzaileak, jolas, material didaktikoa etab.
  • Sekuentzia didaktikoak eta Webquestak
  • Gaiaren inguruan internet bidez informazioa jasotzeko baliabideak

Lankidetzarako guneak:

  • Blogak
  • Sitesak
  • Wikiak
  • Moodle
  • Sare-sozialak: facebook, twitter
  • Foroak

Metodologia

Arlo teorikoa nahiz praktikoa landuko da ikasgai honetan.

Arlo teorikoari dagokionez, materiala ikuserraza eta ulerkorra eskainiko da.

Eduki teorikoak sakontasunez landuko dira eta ondoren alde praktikoarekin eduki horiek hobeto finkatzeko asmoz garrantzia eskainiko zaio.

Arlo praktikoari dagokionean, baliabide teknologikoak eta horien erabilpena modu parte-hartzailean eta aplikagarrian eskainiko zaizkie.

Taldeka nahiz banakako hausnarketa eta planteamenduak nahiz adibide moduko gatazkak planteatuko zaizkie. Txostena, portfolio, proiektu nahiz bestelako formatuetan sortu beharko dituzte.

Momentuan punta-puntakoak diren tresnak eta edukiak landuko dira, era ordenatu eta praktikoan.

Parte-hartzea, inplikazioa, ideiak jaurtitzea, besteekiko harremana eta interakzioa, emaitzen kalitate eta kantitatea, ikasitakoaren hausnarketa pertsonala eta erabilera maila izango da ebaluaziorako kontuan izango diren adierazleak.

 

Ikastaroa, beraz, b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da bi tutore pertsonalekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, IKT, moodle

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.