Irakasleen formakuntza :: Matematika

062 Matematika eskuekin LHn

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Aurrez aurreko saioak urtarrilak 14, 16, 21, 23, otsailak 4, 6

Irakaslea

  • Marijoxe Azurtza Sorrondegi

    Informatikan ingeniaria. Bigarren hezkuntzako matematika irakasle izana. Papiroflexia irakasle profesionala.

Helburuak

Matematika urrun ikusten den gaia da askorentzat eta abstraktua, egunerokotasunean balio ez duena. Honek pixkanaka apatia ekar lezake eta baita beldurra ere luzaroan.

Honi aurre egiteko matematikak errealitatea ulertzeko eta deskribatzeko nola laguntzen digun azpimarratzeak onura ekar diezaguke ikasleen jakin mina pizteko, baita egunerokotasunean nola dagoen aplikatua ikusteak eta matematikaren alde ludikoa lantzeak ere.

Ikastaro honetan ideia eta praktika ezberdinak jaso, landu eta elkarbanatuko ditugu, hala nola, hainbat material nola erabili ere.

Matematika konpetentzia garatzeko eta arloarekiko zaletasuna sustatzeko aproposak diren zenbait material ludiko eta manipulagarriak, fisikoak eta birtualak, ezagutu eta euren erabilpenean trebatu.

Edukiak

  • Matematika konpetentzia garatzeko eta arloarekiko zaletasuna sustatzeko aproposak diren zenbait material ludiko eta manipulagarriak, fisikoak eta birtualak.
  • Zenbakiak eta kalkulua bisitatuko ditugu “matemagiaren” liluratik eta kalkulatzeko tramankulu desberdinak aztertu. Geometriaren edertasuna ezagutuko geoplano eta bilbetatik abiatuz eta omnipoliedroaren erronkaraino joanez.
  • Ispiluak ez dira izango soilik orrazteko, ezta egunkaria papiroflexia egiteko. Inguratzen gaituen geometria ikusten hasi, gauzen zergaitiak ikertu eta artearen atariraino joan.
  • Jolasen indarra eta erakargarritasuna, buruhausteen neke grinatsua, zoriaren zoroa: dadoak, soma, laberintoak, sokak, rubik, tantrix, pentaminoak,… esku artean izango ditugu. Manipulatuz eta pentsatuz problemak izango ditugu oinarri, askotan arazo ere bai.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Saiak 3 ordukoak izango dira.

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, logika, jolasak, geometria, zoria

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.