Irakasleen formakuntza :: Literatura

055 Euskal haur literaturaz zer dakigu?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Aurrez aurreko saioak azaroak 7, 12, 19, 21, 28, abenduak 3.

Irakaslea

Helburuak

  • Bibliografia egoki bat eskuratzea.
  • Irakurtzeko zaletasuna lantzeko baliabideak lantzea.
  • Haur liburuak baloratu eta aukeratzeko kriterio onak erabiltzen ikasitea

Edukiak

Aurrez aurreko saioetan:

  • Haur literatura: Kontzeptuaren definizioa.
  • Euskal sorkuntza: Euskal haur literatura paisaia. Euskal haur literaturaren historia. Egungo euskal haur literatura.
  • XXI. mendeko sorkuntza: Izenburuak eta autoreak. Obren sailkapena generoka (abenturazkoak, fantasiazkoak, umorezkoak, zientzia fikziozkoak, etab.) eta adinaren arabera. Kanon literario egonkorra vs. dinamikoa.
  • Zergatik narratibara mugatu? Poesia eta antzerkiaz hausnartu aukera gisa.
  • Ipuingintza. Genero narratiboaren ezaugarri orokorrak. Ezaugarri espezifikoak, azpigeneroka: abenturazko, umorezko, fantasiazko... obretan.
  • Ilustrazioak (testu ilustratuak, album grafikoak, komikiak).
  • Irakaskuntzan erabiltzeko liburu egokienen bila. Irakurketa corpus gomendatua osatzen. Hizkuntza-irizpidea eta irizpide literarioa uztartzen.
  • Umeen iritzia kontuan hartzen, beraien arreta bereganatzen duten alderdiak. Irakurzaletasuna bultzatuz.
  • Saio praktikoa: Aldez aurretik irakurri beharreko ipuin bat(zu)en iruzkina. Ariketa parte-hartzailea. Egile posibleak: Miren Agur Meabe, Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta, Juan Kruz Igerabide, Uxue Alberdi...
  • Liburua nola aurkeztu. Helburua: motibazioa. Zergatik irakurri beharko luke ikasleak? Nola erakarri irakurle berriak Haur literaturara? Adinez adineko argumentuak eta estrategiak.
  • Literaturaren irakaskuntza taldean. Irakurzaletasuna kutsatzen. Adinez adin, testuak lantzeko ariketa dinamikoak:
  • irakurketari buruzko eztabaidak, galdera-sorta, gai zehatzei buruzko lan idatziak, testak, aurkezpenak, binakako informazio-trukaketa, ipuin-kontalariak, etab.

Parte-hartzaile guztiek entregatu beharreko txostena: lan idatzia, bi zati izango dituena.

  • Aukeratzen duten liburu baten azterketa-eskema, kurtsoan zehar ikasitakoa aplikatuz, kasu bakoitzean dagokion adinerako esanguratsuak diren alderdiak nabarmenduz.
  • Obra hori ikasleei aurkezteko eta literatura eskoletan lantzeko proposamen didaktikoa, laburki azaldua.

Metodologia

  • Aurkezpen-saioa (teorikoa): Euskal haur literatura gure literaturaren historian kokatzeko azalpena.
  • Gainerako saioetan partaidetza irekia. Kurtsoko partaideei landutako alde teorikoarekin lotutako galderak egitera gonbidatuko zaie, era berean galderak egingo zaizkie eta, oro har, ongietorria izateaz gain, oso kontuan hartuko da gai konkretu bakoitzari buruzko haien iritzia, eta guztion aberasgarri gerta daitezkeen esperientziak partekatzera animatuko zaie. Teoria hutsa eta formula parte-hartzaileagoak txandakatzeko ahalegina egingo da.
  • Proposamen praktikoak:
    • Ipuinen iruzkina, aldez aurretik azaldutako irizpide linguistiko eta, batez ere, literarioak aplikatuta. Iruzkin bidez lantzen diren alderdiak: hizkuntzazkoak (hiztegia, maila sintaktikoa eta gramatika lantzen, testuaren kohesioa, konexioa eta beste...) zein literarioak (genero bakoitzaren formula ohikoak ikasi, argumentuak erakusten dituen egoerak baliagarri gerta daitezke eguneroko bizitzarako/irudimena garatzera lagundu dezakete, pertsonaien rolak aztertu, haiekiko identifikazioa, interpretazio ezberdinak, euskal kultura edo mitologiaren ezagutza zabaldu...).
    • Irakasleen irakurzaletasuna lantzeko proposamenak entzungo dira. Ikasleek obrak landu ditzaten irakasleek martxan jarritako estrategia didaktikoak zeintzuk diren galdetuko zaie, hortik abiaturik ariketa dinamikoen inguruko hausnarketa bideratuz. Ebaluazio-tresna klasikoen emaitza baloratzeko eskatuko zaie, haien esperientziatik, jarraian tresna berriak haien eskura jartzeko (ebaluazio-forma malguagoen proposamena, metodo psikopedagogikoa aplikatzearen abantailak aurkeztu).

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, ipuinak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.