Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

167 Kultur ondarearen didaktika

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Kultur ondarearen ulermena errazten saiatuko gara kurtsoan zehar, ezagutza horren ondorio zuzena, ondarearekiko errespetua eta kontserbazioa izango direlakoan.

Aurrez aurreko saioak azaroak 13, 20, 27 eta abenduak 11

Irakaslea

  • Egoitz Sayar Puente

    Artearen historian lizentziatua. Arkitekturan lizentziatua. Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiriduna: Historia eta Konposizio arkitektonikoan espezialista. "Arabar Errioxako Ardoaren Arkitektura eta Paisaia" tesiaren defentsa.

Helburuak

  • Ondarearekin zerikusia duen informazioan bilatu, aukeratu eta erregistratzen jakin. Ondarearen inguruko ikerketan interesa, erreflexioa eta komunikazioa suspertu.
  • Kultur ondarearen interpretazio azkar eta egokiak lortu (bi dimentsiotako elementuak, hiru dimentsiotako elementuak edota espazio antolamendu eta elementuak).
  • Gaur eguneko gizartea, iraganaren ondorio zuzena dela ulertu. Ondareak irakasten duela ulertu. Hori dela eta, kultur ondarearen babes lana, zaintza eta zaharberritzea beharrezkoa dela barneratu.
  • Bestelako kultura edota gizarteen ondarearekiko errespetua bultzatu. Aniztasun kulturalaren aberastasuna ulertu.

Edukiak

  • Eduki kontzeptualak:
    • Ondarearen kontzeptua eta jatorria.
    • Ondare hezkuntza. Museoa eta eskolaren arteko harremana. Programa didaktiko eta tailerrak.
    • Kultur ondarearen kudeaketa. Kultur ondarearen kudeatzailea.
    • Kultur ondarearen artapena eta zaintza. Gaur eguneko irizpideak.
    • Kultur ondarearen zabaltzea. Turismoa, komunikabideak eta ondarea.
  • Prozedura edukiak:
    • Material desberdinen analisi eta interpretazioa (argazkiak, testuak, etab.)
  • Zeharkako edukiak:
    • Besteen ondare kulturalaren ulertze eta errespetua bultzatu, aniztasunaren aberastasuna ulertu.
  • Garapen aktibitatea:
    • Blog bat sortu. Klasean gauzatutako ariketez gain, ikasle bakoitzak bere intereseko kultur ondare elementu bat aukeratuko du eta bere jarraipena egingo du bertan (egoera, informazio orokorra, bereganako interesa bultzatzeko ideiak bilatu, etab.), bere iritzia adierazi eta zabaltzeko tresna bezala.

Metodologia

Aurrez aurreko klaseak (10 ordu):

  • Irakaslearen oinarrizko azalpen teorikoak.
  • Proposatzen diren testuen irakurketa eta ulermena.
  • Landutako gaien inguruko ariketak (taldeka zein banakako lana).
  • Ariketen inguruko eztabaida, parte hartzea bermatuz.

Praktika bakoitza bere kabuz (3 ordu):

  • Garapen aktibitatea (Blog-a), teknologia berrien erabileraz baliatzeko.

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, eibar, zaharberritze, zaintza, kultura odarea, gizarte-ondarea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.