Irakasleen formakuntza :: Literatura, Hezkuntza

112 Idazketa sortzailea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Idazketak norberaren sormena garatzeko dituen onurak ezagutu
  • Idazkera prozesua autoezagutza bide moduan. Emozioak identifikatzen ikasi idazketaren bidez
  • Idazketa bideratzen laguntzen duten ariketak ikasi
  • Jolasaren bitartez idazketara nola iritsi
  • Blokeoak eta oztopoak identifikatzeko gida sortu
  • Hezkuntza osoa, integrala, garatu idazketaren bidez
  • Adierazpen bide hau erabili sentimenduak izendatzeko, sormena garatzeko eta komunikazio trebeziak lantzeko.

Edukiak

  • Sormen jolasak: zentzumenak eta idazkera
  • Zentzumen ariketak landu adierazpenari ateak irekitzeko
  • Taldean idazten. Elkar testuak sortzen
  • Nola hasi testu bat idazten
  • Ariketak idazkera pizteko: gorputzetik hitzetara

Metodologia

Metodologia bizia erabiliko dugu. Bizipenean oinarrituko dena. Ariketa praktikoak egingo ditugu batez ere, gero ikasgelara eraman ahal izateko.

Taldearen parte-hartzea bideratuko dugu; guztion artean ezagutza osatzen, sortzen joateko.

 

Ordu kopurua: 15

  • 12 ordu aurrez aurre
  • 3 ordu ariketa praktika baten garapena burutzeko

Nori zuzendua

Hezkuntza saileko irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, sormena, testuak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.