Irakasleen formakuntza :: Informatika

183 Ubuntu (Linux) Eskola 2.0 geletan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko irailaren 28a

Ikastaro teoriko praktiko honetan, software libreen aukera eta onurez jarduteaz gain, ordenagailuan sistema libreak instalatu eta modu praktikoan, erabiliz, ikasiko da.

 

Ikastaro hau azaroak 5, 7, 12, 14, 19, 21, 26, 28 izango da.

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

  • Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea da.
  • Informazioaren trataerak hezkuntzaren alorrean ematen dituen aukeraz jabetu.
  • Software askearen ezaugarriak ezagutu eta ezagutzaren zirkulazio asketik datozen onurez jabetu.

Edukiak

Ikastaroaren egitura eta edukiaren prestakuntzan arloko material didaktiko berrienak erabili dira. Zehazki, Linux sistema eragilearen eta Ubunturen distribuzioaren baliabide eta gida berrienak aztertu dira. Ikasleei sortutako materiala eta bibliografia eskainiko zaie. Gainera, antzeko edukia duten beste ikastaro batzuetatik jasotako esperientzia eta berrelikadura erabili dira.

 

I Fasea

5 ordu:

Ikastaroaren hasieran, software librearen hastapenak azalduko dira (software librea, Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak…).

Ondoren, eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz aurreko atalean ikusiriko kontzeptuei buruz eztabaidatuko da.

5 ordu:

Ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatu edo eguneratuko dute.

Sistema eragileen birtualizazioaren oinarrizko kontzeptuak ikusiko dira eta Ubuntu makina birtual baten instalatuko da.

Landuko den sistema eragilea eta programek euskaraz erabiltzeko aukera dute. Ordenagailuan hizkuntza aldaketak burutuko dira eta euskaraz dauden software katalogoak aztertuko dira.

5 ordu:

Eskola 2.0 ordenagailuetan instalatuta dagoen Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz.

Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du aplikazio hau burutu beharreko txostenaren gai nagusia izango da.

5 ordu:

Ikasleek egingo dituzten lan guztiak modu kolaboratzailean planteatuko dira eta hauek burutzeko wiki plataforma kolaboratzaile bat erabiltzeko aukera izango dute. Honetarako wikien erabilpenaren oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira.

Ubunturen oinarrizko administrazio kontzeptuak aztertuko dira, ikasgela baten sortu ahal diren beharretara bideratuta.

 

II Fasea

5 ordu:

Ikasleek burutu beharreko txostena euren eguneroko lanean erabiliko duten aplikazio bat aztertuko du. Aplikazioak dituen gaitasunak aztertuz software libreak nola lagundu ahal dien aztertuko dute. Talde osoak buruturiko txostenak wiki plataforman partekatuko dira. Horrela, partaide guztiek elkarrengandik ikasteko aukera izango dute.

Metodologia

Ikastaroa presentziala izango da eta batez ere praktikoa. irakasleak azalpenak egin ondoren, denboraren zati handi batean ariketa praktikoak egingo dira aipatutako kontzeptuak eta prozedurak finkatzeko.

Kontzeptu, ideia eta aplikazioa talde bakoitzean aplikatuko da metodologia hau (teoria eta praktika), horrela, ikastaroan aurrera joan ahala ikasleen partaidetza bultzatuko da.

Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du.

Partaide bakoitzak programa libre horren gaineko informazioa (xedea, instalaziorako jarraibideak...) txosten-memoria batean jasoko du eta ikastaroko plataforman argitaratuko du.

Txostena burutu ostean wiki plataforman partekatuko da ikastaroko partaide guztien artean modu kolaboratzailean edukiak sortuz (crowdsorcing deritzon metodologia aplikatuz). Txostena testu, irudi, bideo edo beste elementu aurreratuagoz osatuta egon daiteke.

 

Ebaluaziorako neurri edo metodologia (ebaluazioaren planteamendua, irizpideak eta adierazleak)

Ikastaroan etengabeko ebaluazioa erabilitako da. Ikasleen parte hartzea, ariketa praktikoak burutzea, plazaraturiko galderak eta hausnarketak aztertuz.

Gainera ikasleek buruturiko txostena ere ebaluatuko da. Honen kalitatea orokorra, aurkezpena, edukia, originaltasuna eta ikasgaiarekiko lotura aztertuko dira.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, software libreak, eibar, hezkuntza, informazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.