Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Kimika

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituen kimika baliatuz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko maiatzaren 17a

Kimikaren Nazioarteko urtea izan zen iaz, 2011. urtean, eta kimika hutsa besterik ez garela esaten dugu maiz. Kimikarekin eguneroko bizitzan harritzen gaituzten hainbat fenomeno azaldu ditzakegu, eta buruan bueltaka darabilgun zergatik galderari erantzuna eman.

  • Zergatik ikusten dugu zerua urdin egunez eta gorri ilunabarrean?
  • Zergatik eskuratu dezakegu elektrizitatea patata bi kable elektriko batekin lotzean?
  • Zergatik bi likido batera ipintzerakoan batzuk (alkohola eta ura) guztiz nahasgarriak dira, eta beste batzuk (olioa eta ura), aldiz, nahastezinak?
  • Zergatik erregaiak oxigenoarekin erretzean beroa askatzen dute, eta beste prozesu batzuk, aldiz, zergatik dira endotermikoak?

Ikastaro honetan etxeko materialarekin edota laborategi arrunt batean aurkitu dezakegunarekin saio praktiko batzuk burutuko ditugu. Ondoren, bakoitzak bere ikasleekin, eta inolako arriskurik gabe lantzeko moduak.

Aurrez aurreko saioak urriak 9, 10, 16, 17, 18, 23, 24an izango dira

Irakasleak

  • Maite Artetxe Pujana

    Kimikan lizentziatua. Doktorego ikerlaria (polimeroak). XV.CAF-Elhuyar 3. sariduna izan zen. UEUko kidea.

  • Garikoitz Beobide Pacheco

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika ez-organikoko irakaslea. UEUkidea.

  • Fernando Mijangos Ugarte

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.

  • Maitane Olivares Zabalandicoechea

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika analitiko saileko irakaslea. UEUkidea.

  • Dani Zuazagoitia Rey-Baltar

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika analitiko saileko irakaslea. UEUkidea.

Helburuak

  • Irakasleei baliabide didaktikoak zein jarduera berriak eskaintzea.
  • Kimikak, bigarren hezkuntzan izan behar duen dimentsio kontestual eta aplikatuari buruzko baliabideak lantzea.
  • Eguneroko bizitzako hainbat material eta produktuen erabilera eta ezaugarriak aztertzea.
  • Ikastetxetan dauden materialak direla bide saiakuntza errazak antolatzea.
  • Laborategian izan behar den giro garbia, kontzentratua eta segurua ziurtatzea

Edukiak

Redox prozesuak, edo korronte elektrikoa lortu pataten bidez.

Azido eta baseen kimika. Indikatzaile bat lortu aza gorria erabiliz.

Alkoholimetroa, edo nola jakin daiteke zenbat alkohola edan dugun. Estekiometria

Nylon polimeroaren sintesia. Polimeroak

Fritangako olioa erabiliz biodiesela lortu. Erragaiak eta ingurumena.

Nola jakin ahal dugu disoluzio ezezagun batzuk zer diren. Detektibe kimikoa.

Plaka fotovoltaikoak bultzatzen duen automobila.

Uraren elektrolisia energia berriztagarrien bidez. Urarekin funtzionatzen duen automobila.

Prozesu endotermikoak eta exotermikoak. Gatzak uretan disolbatuz ura hotzitu edo berotu.

Metodologia

Ikaslegoaren eguneroko bizitzatik hurbil dauden arazo-egoerak aurkeztu ondoren errazak eta harrigarriak diren saiakuntzak burutuko dira.

Behaturiko gertaerak aztertuko dira kimikaren oinarrizko printzipioak azalduz, eta parte hartzaileek irakasten dituzten gaien edukiekin erlazionatuz, ikastetxetan inplementatzea.

Metodologia erabat parte-hartzailea bultzatuko dugu, guztion ekarpenekin burutuko dena, eta neska mutilak berpizteko baliagarria izango delarik.

Hiru orduko lan saioak laborategian gauzaturiko dira, materiala ahalik eta sinpleena erabiliz, hots, etxetan daukagun materiala (goilarak, lapikoak, termometroak, …). Azalpen teoriko arin batzuk laborategian saio aurretik emango dira eta horren ostean praktika burutuko da. Lortutako emaitzak laborategian aztertuko ditugu eta ikasle bakoitzari txosten zientifiko bat idazteko eskatuko zaio. Moodle plataformaren bidez

ordu ez presentzialak beteko dira.

Txosten praktikoak gidoiak, matrikulaturiko ikasleei emango zaizkie aurkezpen egunean, eta plataforman eskegiko dira.

Ikus daitekeenez 6 laborategiko praktika x 4 ordu praktika egiteko = 24 ordu (azalpen teorikoa + saio praktikoa) . Praktika bakoitzean “ikasleak” ordu bat dute ez-presentziala, emaitza eta bere inplementazioa bere ikastetxetan diseinatzeko.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden Natur Zientzia, Fisika eta Kimika irakasleei zuzenduta dago eta Dibertsifikazio Zientifiko Teknologikoan daudenei.

Egitaraua

2012-10-09

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-10

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-16

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-17

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-18

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-23

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

2012-10-24

Ordua Edukiak Irakaslea
16:15-19:45

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaroak, kimika, laborategi saiakuntzak, redox prozesuak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.