Irakasleen formakuntza :: Geografia, Kartografia, Informatika

798 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu

Gaur egungo gizartean informazio eta komunikazio teknologiak indar handia hartu dute. Tresna horien artean, informazio geografikoaren esparrua (ingurugiro arloko informazioa, lurraldearen antolaketa,...eta abar ) landu eta

informazio hau ustiatzeko aplikazio teknikoak GISak dira.

Orokorrean, irakasleen formazioa esparru honetan oso mugatua izaten da batetik, oso tresna teknikoak izan direlako orain arte, eta bestetik zabalkunde gutxikoak izan direlako, izan duten kostua bitartekari.

 

Ikastaroa on line izango eta aurrez aurreko saio bi izango ditu: irailak 18 eta urriak 16

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • Software libreen bidezko tresnen berri izatea.
  • Gaur egun informazio espazialaren kudeaketa zelan burutzen den ikastea.
  • Informazio iturrien kalitatearen gaineko irizpideak finkatzea
  • GVSIG eta Kosmo softwareen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.

(oharra: ikastaro honen helburua ez da GIS teknikariak prestatzea beraz bi softwareen artean, GVSIG aplikazioan sakonduko da eta jarduera didaktiko bat prestatzerako orduan erabiltzen jakiteko oinarriak landuko dira.)

Edukiak

  • Kartografiaren oinarriak
  • GIS Softwareen aukerak: komertzialak eta libreak.
  • Gis libre biren aukeraketa: GVsig eta Kosmo (Euskarazko bertsioak).
  • Datuak, informazio kartografiakoaren kalitatea eta fidagarritasunaren ezagutza.
  • Datuak jasotzea.
  • Datuen zuzenketa eta prestaketa.
  • Datuen tratamendua.
  • Maketazioa.
  • Mapa tematikoak sortzea.
  • GPS bidez mendian jasotako informazioa plazaratzea.
  • GIS-en bidezko jarduera didaktikoa prestatzea.

Metodologia

EDUKIAK lantzeko bi eratako metodologia erabiliko da: aurrez aurreko saioak eta On-lineko irakaskuntza.

Horrela, ikastaroaren hasieran (I. Fasean) eta bukaeran (III: fasean) aurrez aurreko saioak antolatuko dira.

II. faseak On-Lineko saioa hartuko du, eta horretarako, edukiak hezkuntzara bideratutako Moodle plataformaren bidez landuko dira, ondoren zehazten den denboralizazio eta epeen barruan.

 

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da bi tutore pertsonalekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

 

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

 

Edukiak betiere, ikasgai den softwarearen azken bertsioaren gainean egokituko dira.

 

EGUTEGIA lehen aipaturiko epearen barruan:

 

1. aurrez aurreko saioa: Ikastaroaren lehenengo saioan plataformaren inguruko argibideak eta ikastaroa beraren funtzionamenduaren inguruko argibideak emango dira. Ikastaroan zehar erabiliko diren hartzaileak zehaztu eta softwarearen deskarga eta instalazioak burutuko dira, software eta hartzaileen erabileraren irakaskuntzan egon daitezkeen arazoak ekiditeko asmoz.

Horrez gain, ikastaroaren bidez lortu nahi den ezagutza mailaren adibideak ikusiko dira. Gure esperientziaren arabera, ikastaroan landuko den gaitik urrun dauden parte-hartzaileei, batez ere, oso lagungarri izaten baitzaie helburuetan finkatutako gaitasunak aurreikustea.

 

2. zatia on-line izango da. Apunteak moduluka banatuko dira. Aste beteko epea emango da modulu bakoitzarentzat eta dagokien ariketak egiteko, hurrengo hiru egunen epean zuzenketak egingo dira.

Moduluetako apunteak, erritmoak bateratzeko, modulu bakoitzari dagokion astean irekiko dira eta ez aurrerago, ondoren ikastaro bukaera arte irekita mantenduz. Zalantzak argitzeko eta unean-uneko jarraipena egiteko foroa erabiliko da. Egon daitezkeen zalantza horiek 24 orduko epearen barruan argitzeko konpromisoa dago irakasleen partetik.

 

3. aurrez aurreko saioa, GVSIG erabilita proiektu bat burutuko da. Gainera azken zalantzak argitzeko baliogarri izango da.

 

Edukien artean manualak, bideo tutorialak, eta gaiarekin lotutako azken berriak txertatuko dira. Moodle plataformaren barruan ikastarorako sortutako “Delicious” kontu baterako sarrera egokituko da, bertan esteka interesgarriak parte-hartzaileekin elkartrukatzeko, kontu hori ikastaroaz haratago parte-hartzaileen eskuetan geratuko da.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleei

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

Ikastaroak, software librea, aplikazioak, mendia, informazaio kartografikoa, ueu, eibar, GVSIG, Kosmo

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.