Irakasleen formakuntza :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak

767 Basoen sekretuak ikertuz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko maiatzaren 17a

Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita. Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak erakutsiko dizkizugu, zatoz.

 

Aurrez aurreko saioak irailak 18, 20, 22 eta urriak 2, 4, 6 izango dira. Astearte eta ostegunetan 17:30-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00

Irakasleak

  • Joserra Diez Lopez

    Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.

  • Arantxa Txintxurreta Agirre

    Biologian litzentziatua, ekosistemak espezialitatean. UEUkidea.

  • Amaia Urkola Goenaga

    Magisteritzan diplomatua eta Biologian lizentziatua, ekosistemak espezialitatean. Baso jabeen elkartean lanean. UEUkidea.

Helburuak

  • Basora joateko irteera prestatu.
  • Metodo zientifikoa praktikan jarri.
  • Basoari buruzko ezagupenak sendotu eta sakondu.
  • Mendi irteeran laginak hartzeko metodoak ikasi.
  • Laborategiko esperientziak egin.
  • Ondorioak ateratzeko talde dinamikak frogatu.
  • Irakasle parte-hartzaileek ikasleekin ikasitakoa aplikatu.

Edukiak

  • Kartografia irteeraren antolaketarako: orientazioa, mapa topografikoak, krokisak, .......
  • Landa-koadernoaren erabilera
  • Laginak hartzeko metodoak: jolasa, marrazkia, tranpak, landa-koadernoa....
  • Baso ekosistemaren ezaugarri abiotikoak eta biotikoak
  • Lurraren azterketa
  • Landareen komunitateak eta dagokien fauna
  • Gizarte-inpaktuak
  • Memoria-txostena (helburuak, jarduerak eta ebaluazioa)

Metodologia

Alderdi teorikoak eta alderdi praktikoak; erabiliko diren baliabide didaktikoak: aipatu bezala metodologia partehartzailea izango da. Fase presentzialak (I) atal teoriko-praktikoa izango du. Teoria lantzeko Power pointa baliatuko dugu eta baita guk egindako apunteak ere; google.docs, doodle.com eta dropbox tresnak erabiliko ditugu, baita erakunde batzuen GIS korporatiboak ere. Ikasleei landutakoa garatzeko informazioa osagarri emango zaie, euskarri digitalean. Arlo praktikoa lantzeko guk asmatutako joko didaktikoak erabiliko ditugu, laborategian esperimentazioa burutuko dugu, eta basora irteerak egingo ditugu. Zenbait gai lantzeko guk mendian hartutako laginak erabiliko ditugu.

 

Ikaskuntza kooperatiboa jarriko dugu martxan eta taldeka egingo dugu lan (horregatik dira garrantzitsuak guretzat, baliabide digitalak). Talde dinamikak landuko ditugu, eta horien bitartez baso bat karakterizatu beharko dute. Horretarako, kooperatibismoaz gain, konstruktibismoa, talde-lana eta teknologia berriak erabili beharko dituzte ikasleek.

Nori zuzendua

Hezkuntza Saileko irakasleak. Bereziki LH eta DBH 1 eta 2

Egitaraua

2012-10-02

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

2012-10-04

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

2012-10-06

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

2012-09-18

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

2012-09-20

Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

2012-09-22

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

767 Basoen sekretuak ikertuz

Matrikulaziorako argibideak

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

ikastaro, ikastaroak, basoak, biodibertsitatea, mendi irteera, natur zientziak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.