Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Psikologia

242 Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko urtarrilaren 12a

Ikastaroa astearte eta ostegunetan (urtarrilak 12, 14, 19, 21, 26, 28 eta otsailak 2, 4) izango da.

0-2 urte arteko haurraren garapena ulertzeko gakoak aztertuko dira ikastaro honetan. Egunerako errutinak eta eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean izan beharreko jarrera landuko dira, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

  • 0-2 urteko garapen etapako ezaugarri eta berezitasunak aztertuz, haurraren garapena ulertzeko eta behatzeko gakoak eskuratzea
  • Garapen etapa horretan eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean nola jolatu jakitea
  • Eguneroko errutinak antolatzeko eta hauetan ekimen aproposak aurrera eramateko gakoak ezagutzea

Edukiak

  • Garapen fisiko eta psikomotorea lehen haurtzaroan
  • Oinarrizko prozesu kognitiboak lehen haurtzaroan
  • Zentzuei eta mugimenduari dagokion adimena
  • Hizkuntza jabekuntza
  • Garapen soziala eta nortasuna
  • Garapena eta hezkuntza
  • Haurren garapenaren portaera besteekiko harremanetan
  • Haurren portaera eguneroko errutinetan

Metodologia

Metodologia praktiko–partehartzailea izango da, honetarako hainbat dinamika erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetatik abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzeko.

Bideoak, abestiak eta jokoak erabiliko dira.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

apatxin, ueu, haur psikologia, haur, haurreskola, psikologia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.