Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

246 Hezkidetzan hezten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 15a

Ikastaro hau ostegunetan (apirilak 15, 22, 29 maiatzak 6, 13, 27 eta ekainak 3) izango da.

Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, adin tarte honetan ere baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolaratzen diren une beretik parekotasunezko harremanak lantzea komenigarria da.

Irakaslea

  • Bidane Antero Castellón

Helburuak

  • Hezitzaileek gaur egungo jendartean genero sistemak duen garrantziaz ohartzea, eta sistema horren isla heziketa ereduan identifikatzea.
  • Genero sistemak duen eragina haur txikien nortasun eraikuntzan aztertzea.
  • Generoaren transmisio mekanismoak identifikatzea, bai familian baita hezkuntza arloan ere.
  • Guztion keinu txikietan eta jarreretan sexismoa identifikatzea eta transformatzea. 
  • Eguneroko heziketa jardueran parekidetasuna sustatzeko baliabide pertsonalak eta praktikoak garatzea.
  • Kantuen eta ipuinen bitartez parekidetasunezko lotura emozionalak sustatzea.
  • Gurasoekin dituzten harremanetan erantzunkidetasuna sustatzeko estrategiak lantzea.

Edukiak

Marko teorikoa: generoaren trasmisioa    

  • Genero sistemaren adierazpena gaur egungo jendartean.
  • Genero sistemaren garrantzia haur txikien nortasunaren eraikuntzan.
  • Genero mugak eta gaitasunen banaketa.
  • Feminitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.
  • Maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa.

Gure jarreren eta jardueraren azterketa 

  • Keinu txikiak, kontu handiak: neskek eta mutilek jasotzen dituzten mezuak: ahotsa, kontaktua, balorazio estetikoa, ekintzen balorazioa.
  • Gaitasunen genero banaketa: gustuen sorrera
  • Jolasen genero balorazioa:   pasibotasuna / aktibotasuna motrizitate txikia / handia      espazioaren okupazioa            komunikazio eredu femeninoa / maskulinoa 
  • Guk nola hitz egiten dugu nesketaz, mutiletaz: hizkuntzaren azterketa
  • Jendarte sexista batean hezi garen helduon begirada aldatzeko estrategiak
  • Erabiltzen ditugun ipuinen azterketa:

               - Lotura afektiboa amarekin / aitarekin

               - Ipuinetako heroiak: neskak eta mutilak non eta zertan

               -Maskulinitatea eta feminitatea animalietako ipuinetan

  • Gurasoekin harremanetan: bileretan eta banakako elkarrizketetan erantzunkidetasuna sustatzeko ildoak.

Metodologia

Ikastaro honetako parte-hartzaileei galderak egingo dizkiegu eta, talde ariketa zehatzak proposatuz, denon artean, atal teorikoa osatu eta jarreren eta jardueren azterketa egingo dugu. Irakaslearen proposamenak jarraituz, denon artean eraikiko dugu teoria –gure esperientzia pertsonalean oinarritua- eta denon artean bilatuko ditugu baliabideak parekidetasunezko harremanak sustatzeko. Noski, tarteka azalpen teorikoak emango dira, baina, beti ere, parte-hartzaileen artean gure errealitatearen azterketa egin ondoren.

 

Bestalde, hainbat metodologia baliabide erabiliko ditugu: gure errealitatearen argazkien proiekzioak, laburmetraiak, marrazkiak eta ipuinak. Gorputz adierazpena ere tarteka aztertuko dugu, gure jarreren azterketa egiteko. Baliabide hauek guztiak erabiliko ditugu genero sistemaren trasmisioaz ohartzeko, mugak nola eraikitzen diren konturatzeko eta gure jarreran eta begiradan zer aldatu nahi dugun bilatzeko.

 

Ipuinen eta kantuen azterketari garrantzia emango diegu, bertan emakumeen eta gizonen arteko lotura afektiboak nola eraikitzen diren azaltzeko.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Babesleak

  • ez dago