Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

277 Familia eta hezitzailea: ezinbesteko elkarlana

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 13a

Ikastaroa astearte eta ostegunetan (apirilak 13, 15, 20, 22, 27, 29 eta maiatzak 4, 6) izango da.

Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzailearen arteko komunikazioak eta harreman onak haurrarengan duen onura aztertuko da.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana hobetzea.
  • Haurreskolan gurasoen inplikazioa lortzea.
  • Hezitzaileak konpetentzia sozialetan entrenatzea.
  • Gatazken ebazpenerako baliabideak jasotzea; honetarako testuinguru honetan eman daitezkeen gatazkak eta hauen zergatiak aztertuko ditugu. Gatazkaren ebazpenerako baliabideak eskainiko dira, trebezia sozialetan entrenamendua eginez.

Edukiak

  • Haurreskolen zergatia eta familiarenganako eragina.
  • Harremana baldintzaten duten haur, guraso eta hezitzaileen bizipenak.
  • Gatazka.
  • Trebezia sozialak.
  • Teknologia berriak harremana errezteari begira.
  • Gurasoen inplikazioa haurreskolan.

Metodologia

Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, hau lortu ahal izateko hainbat dinamika egingo dira. Helburua taldeak duen ezagutzatik abiatu eta hau zabaltzea izango da.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Apirilak 22 eta maiatzak 6ko saioak bertan behera geratuko dira. Errekuperaziorako: saioak ordu erdi luzeagoak izango dira eta apirilaren 28an saio egongo da.

Parkatu eragozpenak.

Babesleak

  • ez dago

Etiketak

apatxin, ueu, familia, hezitzailea, haur, haurreskola, ikastaro

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.