Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza

Hizkuntza lanabesak amaraunean.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko urtarrilaren 9a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko urtarrilaren 26a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 6a

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Bizkaiko campusean: urtarrilak 9, 16 eta 23 (astelehenetan)
  • Arabako campusean: urtarrilak 10,17 eta 24 (astearteetan)
  • Gipuzkoako campusean: urtarrilak 12, 19 eta 26 (ostegunetan)

Izena emateko epea: abenduaren 2tik 15era.

Egunetik egunera tresna eta baliabide gehiago dugu sarean euskaraz lan egiteko, baina gehienak ez ditugu ezagutzen eta ez ditugu behar bezala erabiltzen. Baliabide hauek, erabiliz gero, izugarri erraztuko digute gure lana eta zalantzei aurre egiten lagunduko digute.

Ikastaro honetan tresna hauek ezagutu eta erabiliko ditugu, eguneroko tresna bihur daitezen.

Irakasleak

Helburuak

  • Ordenagailuan euskaraz lan egiteko baliabideak tresnak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Euskaraz zuzen lan egiteko baliabideak ezagutzea.

Edukiak

  1. Ordenagailuan euskaraz: Euskaraz nabigatu, testu prozesatzaileak, zuzentzaile ortografikoak...
  2. Bilatzaileak: Bilatzaile nagusiak, Elebila, nola bilatu, Euskalbar...
  3. Kontsulta iturri nagusiak: Euskaltzaindia, hiztegi nagusiak (Elhuyar, Hiztegi Batua, Euskalterm, Orotariko Euskal Hiztegia, Zehazki...), Ehulku, zalantzak argitzeko guneak...
  4. Corpusak eta dokumentuak: Corpus nagusiak, nola eta zertarako erabili: Ereduzko Prosa, Intza proiektua, EIMA, AZPidazki, Ehulkuren aholkuak...

Metodologia

Aurrez aurreko 3 saio emango dira eta bertan tresnak azaltzeaz gain, erabili egingo dira.

Nori zuzendua

UPV/EHUko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko epea: abenduaren 2tik 15era.

Izena emateko: campusetako iragarki-oholetan eta irakasleen iragarki-oholetan jarritako prozedura jarraitu behar da.

Oharrak

Ikastaroak emango diren tokia izen ematea onartu ondoren jakinaraziko da.

Etiketak

ueu, ikastaroak, hizkuntza tresnak, euskarazko baliabideak, internet euskaraz, ordenagailua euskaraz, interneteko baliabideak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.