Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Internet

Blogen erabilera hizkuntza geletan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Gaur egun, bai teknologiek eta bai hizkuntzek garrantzi asko daukate gure gizartean. Eskolak bi hauek sustatu behar ditu, eta blogak dira, teknologia berrietan barne, hizkuntzen tratamendu bateratua hoberen landu ahal duten tresnak. Blog batean idazmena, entzumena, ahozkotasuna eta irakurmena landu ahal dira; aldi berean, curriculum berrian agertzen diren hainbat gaitasun ere lantzen dira (komunikazioa eta teknologiaren erabilpena sustatzen dutenak, besteak beste). Euskal curriculumean lantzen diren hiru hizkuntzak erraz integratu ahal dira. Oso tresna motibagarria izatetik aparte, eskola-etxearen arteko lotura ere sendotzen du, gelan egiten dena etxean ikusi ahal delako, eta gurasoek eta familiek parte hartu dezakete ikaslearen garapen orokorrean.

 

Ikastaroaren aurrez aurreko saioak otsailak 15, 22, 29, martxoak 7, 14, 21 eta 28 izango dira.

Irakaslea

  • Ruth Ibáñez Amez

    Magisteritzan diplomatua eta Ingeles Filologian lizentziatua. Irakaslea da. UEUkidea.

Helburuak

  • Teknologia berriekin eroso sentitzea.
  • Blogaren teknologia eta beraren aplikazio osagarriak ezagutzea.
  • Blogen erabilgarritasunen jabe egin eta ikasgelan erabiltzeko aukerak lantzea.
  • Hizkuntzen irakaskuntza alorrean dauden esperientzia ezberdinak ezagutzea.

Edukiak

  • Sarrera: IKTak eta web 2.0 erremintak.
  • Sortu bloga: kontua ireki, artxibo mota ezberdinak igo...
  • Bloga hizkuntzen irakaskuntzan: tresna erabilgarriak, soinu eta bideo baliabideak,
  • Blogen erabilera esperientzia ezberdinak.

Metodologia

Ikastaro praktiko eta parte hartzailea izango da. Ikasleek blog bat osatzen hasiko dira lehenengo egunetik. Lan pertsonala erabiliko da beraien gelan ikasleekin blog bat garatzeko. Helburua ikastaroan ikasten dena gelara hurrengo egunean eramatea da. Nahiz eta programa bat egon, edukiak malguak izango dira, ikasleen beharren arabera.

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da gehienbat (21 ordu), eta gelan ikasten dena ikastetxera eramateko erabiltzen diren orduak ere kontutan hartuko dira (9 ordu). Aurrez aurrekoa izanda, bere burua ordenagailuekin trebe ikusten ez dutenek ere parte hartu dezakete, irakaslea eta kideak hor egongo baitira laguntzeko. Gure asmorik garrantzitsuena, ordenagailuari beldurra kentzea izango da.

Nori zuzendua

Kristau Eskola sareko langileei

Egitaraua

2012-02-15

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-02-22

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-02-27

Ordua Edukiak Irakaslea
15:30-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

Ez da aurrez aurreko saioa

2012-02-29

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-03-14

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-03-21

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-03-28

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-03-07

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

2012-03-12

Ordua Edukiak Irakaslea
15:30-20:00

Blogen erabilera hizkuntza gelan

Ez da aurrez aurreko saioa

Matrikulaziorako argibideak

Kristau eskola: formazioa

Babesleak

  • Kristau Eskola

Etiketak

ikastaroa, ikastaroak, eibar, afektibitatea, irakarmena, idazmena, entzumena, ahozkotasuna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.