Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Internet

Web 2.0-.Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 3a

Ordenagailua oso baliabide motibagarria da ikasleentzat, beraien mundua edo errealitatea – jasotzen

dituzten estimuluak – ikus‐entzunezkoak baitira portzentaje altu batean. Ordenagailuaren bitartez

heltzen zaien informazioa erakargarriagoa da, eta errazago barneratzen dute, irudiak garrantzia handia

izaten baitute, orokorrean, beraientzat.

Web 2.0ri buruz hitz egiten dugunean, Internet erabiltzeko era aldatu dela ulertu behar dugu. Gaur

egun, Interneteko edukiak ez dira bakarrik informatikariek edo adituek sortuak. Irakasleek eta ikasleek,

modu errazean, edukiak sortzeko eta elkartrukatzeko aukera dugu. Garrantzitsua da teknologia

berrienganako beldurra kentzea, eta eskaintzen dizkiguten aukerak ondo ezagutzea eta erabiltzea; baita

HPB dituzten ikasleentzat ordenagailuan egokitu daitezkeen elementuak ezagutzea ere.

Irakaslea

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

Helburuak

  • Ikasgela digitalaren ezaugarriak ezagutu: ordenagailua, arbel digitala, internet... Ikasgela barruan zein kanpoan (ikasleek beraien etxean) dauden elemendu digitalen erabilera ezagutu.
  • Internetek ematen dituzten aukerak ezagutu eta ikasgelako metodologian eta praktikan erabilerak ikasi.
  • Web 2.0 tresnek taldekako lanerako ematen dituzten baliabideak ezagutu eta erabiltzen hasi.
  • HPB dituzten haurrei zuzendutako baliabide espezifikoak ezagutu.

Edukiak

1.- Ikasgela digitala: baliabideak eta erabilera.

2.- Interneten oinarrizko erabilera: nabigatzaileak eta aukera ezberdinak (firefox eta gehigarriak), informazioa aurkitu eta sailkatzeko aukerak (google reader), doaneko zerbitzuak eta aplikazioak (xuxen, euskalbar...).

3.- Web. 2.0. tresnak:

3.1. Blogak.

3.2. Dokumentazioa partekatzeko aukerak.

3.3. Ikus-entzunezko edukiak partekatu eta eskuratzeko aukerak: irudiak, bideoak, aurkezpenak...

3.4. Sare sozialetarako hurbilpena: zer dira, nola erabiltzen dira, aukera ezberdinak (facebook, twitter...).

4.- HPB dituzten haurrei zuzendutako baliabideak: zerrendatu

A) IKTak erabili ahal izateko baliabideak:

- Hardware egokitzeko aukerak: arratoiak, teklatuak, pantailak, ahots-sintetizatzaileak...

- Oinarrizko softwarearen egokizapenak: Windows eta beste sistema operatiboek eskaintzen dituztenak.

- Disgaitasun edo hezkuntza premia mota desberdinei zuzendutako softwarea.

Adibide batzuk:

- http://cidat.once.es/home.cfm?excepcion=52&idproducto=588&idseccion=10

- http://www.infodisclm.com/Dossieres/accesibilidad/discapacidad-auditiva.htm

- http://carola-educacydiversidad.blogspot.com/2010/02/ordenadores-adaptados-para-cada-tipo-de.html

B) Baliabide didaktikoak:

- Komunikazio alternatiborako aplikazioak.

- Adimen urritasun dituzten ikasleentzat programak eta aplikazioak. Egokitzapenak.

- Entzumena eta mintzamena lantzeko aplikazioak

- Irakurketa-idazketa nahasketak dituzten ikasleentzat baliabideak.

- Interneten materialak sortzeko eta partekatzeko aplikazioak.

Adibide batzuk:

http://orientacionandujar.wordpress.com/lectoescritura/

http://www.aplicaciones.info/lectura/lectura.htm

http://clic.xtec.cat/db/listact_es.jsp

www.elkarrekin.org/elk/Edebe

Metodologia

Edukiak batez ere modu praktiko batean landuko ditugu. Hasteko, aurkezpen edo informazio teoriko motza emango da, eta gero praktikan jarriko da ordenagailuan. Ikasten denarekin, ikasgelan aplikatzeko iradokizunak emango dira. Irakasleen kasu errealak erabiliko dira ariketak eta unitate didaktikoak prestatzeko eta gero gelan erabili ahal izateko.

Nori zuzendua

Kristau Eskola sareko langileei

Egitaraua

2012-04-02

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-14

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-19

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-21

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-26

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-28

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-04-04

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-05

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-07

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

2012-03-12

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-20:00

Web 2.0-. Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean erabiltzeko

Matrikulaziorako argibideak

Kritau Eskola: formazioa

Oharrak

Data eta ordutegiak zehaztu gabe daude. Orientagarriak baino ez dira.

Babesleak

  • Kristau Eskola

Etiketak

ueu, ikastaroak, eibar, internet, sare sozialak, harreta premia bereziak, arbel digitala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.