Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 31a

Hezkidetzaren oinarri teorikoak, garrantzia eta funtzioak aztertuko dira ikastaro honetan. Sexu/genero sistemaren oinarria ulertu eta hezkuntzan duen eragina aztertuko da modu praktikoan, batez ere erabiltzen ditugun baliabideei buruzko hausnarketa eginez.

Irakaslea

Helburuak

Hezkidetza:

  • Hezkidetzaren oinarri teorikoak, garrantzia eta funtzioak. Sexu/genero sistemaren oinarria ulertu eta hezkuntzan duen eragina aztertu
  • Hezkuntza helburuak eta funtzioak. Parekidetasunean oinarritutako hezkuntza landu.
  • Jarrera sexistak eta keinu txikiak identifikatu eta landu.

 

Jolasak:

  • Jolasaren kontzepzioaren marko teorikoa aztertu.
  • Ikasgelan lantzen diren edukiak eta materialak aztertu.
  • Ipuin eta jostailuen azterketa kritikoa egin.
  • Jolas mota ezberdinak eta hauen erabilera ezagutu.

Edukiak

  • Hezkidetzaren oinarri teorikoak, garrantzia eta funtzioak. Sexu/genero sistemaren oinarria ulertu eta hezkuntzan duen eragina aztertu.
  • Hezkuntza helburuak eta funtzioak. Parekidetasunean oinarritutako hezkuntza. Jarrera sexistak eta keinu txikiak.
  • Espazio eta denboraren erabilera sexista; jarduera formal eta informalen arteko banaketa; txokoen erabilera orekatu eta parekideak.
  • Jolasen kontzepzioaren marko teorikoa eta sailkapena. Historian zehar izandako teoriak eta egungo teoria nagusiak.
  • Ipuinen, jolasen eta jostailuen azterketa kritikoa.
  • Jolas ez sexistak: sexua eta generoagatik baztertzen ez duten jolasak: arauak, hezitzaileen jarrera eta jokaera... Irizpide orokorrak eta adibide praktikoak.
  • Jolas sozio-dramatikoa: jarrera eta jokabide sozialak ikasteko bideak, rol eta jokabide estereotipatuak, praktikak eta txokoen erabilera.
  • Jolas kooperatiboak: nola bultzatu taldeko kide guztien parte-hartze orekatua, inklusioa, balioespena, autoestimua, konfiantza eta sormena.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko dugu. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala izan behar du, ikasleak aplika dezan.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
  • Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.
  • Talde dinamika landuko da.
  • Praktikari zuzendutako metodologia aplikatuko da.

 

20 orduko ikastaroa honela antolatuko dugu: 15 ordu saio teoriko-praktikoak eta aurrez aurrekoak. Gainontzeko 5 orduak talde lana egiteko. Unitate didaktiko bat egingo dugu, taldean. Helburuak honakoak dira: gure etapako haurrek zein behar dituzten ikusi eta definitu; beharren arabera zer landu behar den aztertu; hezitzaileon lana markatu; eta, azkenik, hezkidetza bultzatzeko jolasa oinarri harturik proposamen didaktikoa egingo da.

Nori zuzendua

Kristau Eskola sareko langileei

Egitaraua

2012-05-02
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:30

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-14
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:30

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-16
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:30

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-21
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-23
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:00

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-07
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:30

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

2012-05-09
Ordua Edukiak Irakaslea
17:30-20:30

Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

Matrikulaziorako argibideak

Kristau eskola: formazioa

Oharrak

Data eta ordutegiak zehaztu gabe daude. Orientagarriak baino ez dira.

Babesleak

  • Kristau Eskola