Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

257 Familia eta hezitzailea: ezinbesteko elkarlana

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko otsailaren 24a

Ikastaro hau asteazken eta ostegunetan (otsailak 24, 25 eta martxoak 3, 4, 10, 11, 17, 18) izango da.

Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzailearen arteko komunikazioak, harremanak onak, haurrarengan duen onura aztertuko da.

Irakaslea

  • Susana Aparicio Rebe

Helburuak

  • Gurasoen eta hezitzaileen arteko harremana hobetzea.
  • Haurreskolan gurasoen inplikazioa lortzea.
  • Hezitzaileak konpetentzia sozialetan entrenatzea.
  • Gatazken ebazpenerako baliabideak jasotzea; honetarako testuinguru honetan eman daitezkeen gatazkak eta hauen zergatiak aztertuko ditugu. Gatazkaren ebazpenerako baliabideak eskainiko dira, trebezia sozialetan entrenamendua eginez.

Edukiak

  • Haurreskolen zergatia eta familiarenganako eragina..
  • Harremana baldintzaten duten haur, guraso eta hezitzaileen bizipenak.
  • Gatazka.
  • Trebezia sozialak.
  • Teknologia berriak harremana errezteari begira.
  • Gurasoen inplikazioa haurreskolan.

Metodologia

Metodologia praktiko – partehartzailea izango da, honetarako dinamika desberdinak erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetaz abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzea.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Martxoak 4ko saioa bertan behera. Errekuperazio eguna martxoak 24 izango da.

Martxoak 18ko saioa bertan behera. Errekuperazio eguna martxoak 25 izango da.

Babesleak

  • ez dago